Bertsolari izateaz gain ARGIAko sinadura indartsuak ere badira Amets Arzallus, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Julio Soto, Miren Amuriza eta Rosi Lazkano. Kartel koloretsua osatzen dute belaunaldiz, lurraldetasunez, euskalkiz, bertsokeraz, generoz… Gaiak ARGIAko erredakzioan ondu eta Urko Apaolazak aurkeztuko ditu. Ez da ohiko saioekiko berezitasunik faltako…
Bertsolarien prestutasunari esker eta entzuleen sarrerako ekarpenarekin ARGIA proiektua indartuko du bertso saioak.