ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna Sailkatugabeak
by argia
  • ARGIA Eguna
  • Sailkatugabeak

Argia Eguna: Nortasun agiri espainiar/frantziar jaurtiketa txapelketa eta bola-joko zirikatzailea

argia
2014-09-15
1

Bazkalostean jolas zirikatzaileak egingo ditugu. Batetik, NAN jaurtiketa txapelketa: nork hurrunago bidali Frantziako, Espainiako zein gainerako estatuetako agiriak. Eta bigarrenik, “zer bota nahi duzu hankaz gora?” bola-jokoa: partaide bakoitzak botatzeko aukeran izango ditu hainbat erakunde, kontzeptu eta pertsonaren boloak. Kirol herrikoi hauek Unai Break  erretransmitituko ditu.

Errekorra 38 metroan

Katalunian herriko jaietan zabaltzen ari den txapelketa umoretsu independentista da NAN jaurtiketa. Eskuz botatzea da araua eta 38 metroan dago errekorra, Gironako Bescanóko herrian asturiar batek lortua. Bescanóko herriko jaietako (abuztuan) egitarau ofizialean ekitaldi nagusietakoa izan da eta ez da independentziaren aldeko ekintza isolatua izan, bertako udalak ahobatez egin baitzuen Kataluniak estatu independente bat sortu eta subiranotasun fiskala lortzeko eskaera.

Ikusi albistea publico.es-en.

[Argia Egunaren baitan antolatutako ekintza]

Argia Eguneko egitaraua
Argia Eguneko egitaraua
1 Iruzkin
    Egitarau zabala larunbatean Usurbilen ospatuko den Argia Egunean | Usurbildarrak aurrera (e)k dio: Erantzun
    2014-09-26, 11:48

    […] Nortasun agiri espainiar/frantziar jaurtiketa txapelketa eta bola-joko zirikatzailea […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Argia Eguna: bota zure gezia Argiazaleon Topaketan2014-09-15
Argia Eguna irailaren 27an Usurbilen - Egitaraua osorik2014-09-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA