Irailaren 27an ARGIA Eguna ospatuko dugu Usurbilen, Gipuzkoan. ARGIAren inguruan batzen garen komunitatea elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko aukera emango digu aurten berreskuratuko dugun ARGIA Egunak. Euskaltzaleak, ARGIAko irakurleak, langileak, kolaboratzaileak, harpidedunak, blogariak, sare sozialetako jarraitzaileak… Mimo handiz prestatu dugu gure balioetan oinarritutako festa: jasangarritasun ekonomiko eta ekologikoa, parekidetasuna, lurraldetasuna, euskaltzaletasuna eta parte-hartzea.
Bi hamarkadako etenaldiaren ondoren aurten berriz ospatuko da Argia Eguna, Usurbilen irailaren 27an. 1982an egin zen lehen aldiz, astekaria herritarrengana hurbiltzeko eta euskal prentsaren beharra aldarrikatzeko. Oso bestelako garaian eta asmoz berrituta helduko diogu erronkari, baina 80ko hamarkadako Argia Egunen xede berarekin: gure proiektu komunikatiboa herritarrekin konpartitzea.
Egun osoko egitaraua izango da, goizeko 9:30etatik goizaldeko ordu txikiak arte.
Hemen egitaraua xehetuta:
9:30 – Hernaniko Fanfarrearekin diana
10:00 – Jaiaren irekiera ekitaldia. Usurbilgo Argiaren lagunak taldeari omenaldi xumea egingo diogu, urteotan ekimenak antolatu dituztelako ARGIArentzat dirua biltzeko.
10:15 – Ordubeteko ibilaldi gidatua Usurbildik Jakoba Errekondo, Jon Ander Galarraga eta Josu Tellabiderekin. Tellabidek azalpen historiko eta etnografikoak emango ditu. Errekondok paisaia kulturala aurkeztuko du, eta Jon Ander Galarragak auzo-konposta gunean azalpenak emango ditu.
10:15 – Jolasen txokoa irekiko dugu.
11:30 – ‘Nendo Dango’ tailer ekologista, euskara tea lurra biziberritzeko.
Mundua basamortutzeko bidean doala-eta asmatu zuen Nendo Dango teknika. Buztinezko pilotatxo edo puxtarriak egitea da kontua, barruan daramatzatelarik erein nahi diren haziak. Baso berria sortzen ikusi nahi den lekura eraman eta jaurtitzea besterik ez da, naturak egingo du bere lana.
Usurbilgo tailerrerako material gehienak ARGIA kooperatibako langileok eta lagunduko diguten argiazaleek jarriko ditugu: buztina, konposta, bolatxoetan nahasteko alpapa eta beste, ura prefosta, nahasketak egiteko ontziak… Haziak ere ari gara biltzen baina Nendo Dango egitera datorrenak bere haziak baldin badakartza askoz hobe, gehiago edukiko dugu elkarrekin partekatzeko.
Non botako ditugu?
Batzuk erabiliko dira Zangozan egiten ari diren Oinez Basoa osatzeko, Nafarroako ikastolekin burututako elkarlan polita. Eta beste hazi-bonba batzuk zabalduko ditugu Zubietako errauste plantaren inguruko parajeetan.
12:00 – Argiazaleon topaketa.
ARGIA proiektuaren nondik norakoak laburrean azaltzea izango da helburua. Argiazaleen ekarpenetik abituta, berau nola ikusten duten, Argiarekin zein harreman duten eta proiektua nola hobetuko luketen jasotzea da. Ordubeteko saioa.
14:00 – Bazkari ekologiko eta umoretsua. Asiko Urmeneta eta Kike Amonarrizekin.
Bazkaria erabat Euskal Herrik oeta garaiko produktuekin izango da. Sarrerakoa, bi plater nagusi, azken burukoak eta kafea. Txartelak 15 euroan. Edateko ardo ekologikoa eta sagardoa txotxetik. Lurlan koperatibaren ekarpenari esker bazkaria. Leku mugatuak daude eta erresebatzeko ARGIAra deitu: 943 371545, Usurbilgo Bordatxo tabernan, Hernaniko Oinddi eta Txilin tabernetan eta Iruñeko Karrikirin.
16:30 – Jolas zirikatzaileak
Nortasun Agiri Espainiar eta Frantziarraren jaurtiketa. Katalunian asmatutako jolasa da eta arrakasta handia duena. Euskal Herrian antolatuko dugu, guk dakigula, lehen aldiz. Helburua NAN-a ahalik eta urrunen botatzea da, eta Kataluniako errekorra 38 metro dira.
Bola-joko aldarrikatzailea. Zer bota nahi duzu hankaz gora? Galderari erantzuteko aukera izango da. Boloak pertsonalizatu eta botatzeko aukera izango da.
18:00 – Bertso Saioa Argiaren alde
Amets Arzallus, Miren Amuriza, Julio Soto, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Rosi Lazkano. Sarrera 5€ bertan salgai.
19:30 – Andrabanda kale eztanda. Ondarruko emakume koadrila honek kaleak astinduko ditu.
22:00 – Kontzertuak: Behi Bi Blues, Eñaut Elorrieta, Perlak eta Esther Sound Sister.
Behi Bi Blues osatzen duten Gaizka Azkarate eta Azkaiter Pelox bikoteak 50eko hamarkadako blues abestiak euskaraz eskainiko dituzte.
Perlak laukoteak post punk estiloarekin frontoia irabaziko dute.
Eñaut Elorrieta bakarlari gisa ariko da, Ken Zazpiko abeslariak “Deserriko kantak” diskoa atera berri du.
Esther Sound Sister Djak funky musika nahastuz ordu txikiak arte girotuko du plaza.
Aurreko egunetan ere mugimendua.
ASTEAZKEN eta OSTIRALEAN EKIMENAK
Irailaren 24an, asteazkena, 19:00etan Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean: “Euskal Herriaren independentzia” mahai-ingurua.
Mahaikideak: Iñaki Antiguedad eta Asier Blas
Moderatzailea: Urko Apaolaza
Musika: Carles Belda
OSTIRALEAN KONTZERTUA ARGIAREN ALDE:
Irailaren 26an, ostiralean kontzertua izango da Argiaren alde Lasarteko Auditorioan. Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka Taldea, Bide Ertzean eta Jon Basagurenen kontzertua. Sarrera 15 euro izango dira. 22:00etan hasiko da kontzertua.
1 Iruzkin
[…] Irailaren 27an ARGIA Eguna ospatuko dugu Usurbilen, Gipuzkoan. ARGIAren inguruan batzen garen komunitatea elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko aukera emango digu aurten berreskuratuko dugun ARGIA Egunak. Euskaltzaleak, ARGIAko irakurleak, langileak, kolaboratzaileak, harpidedunak, blogariak, sare sozialetako jarraitzaileak… Mimo handiz prestatu dugu gure balioetan oinarritutako festa: jasangarritasun ekonomiko eta ekologikoa, parekidetasuna, lurraldetasuna, euskaltzaletasuna eta parte-hartzea.>> Egitarau osoa […]