Etiketa: argia eguna

Gasteizko ARGIA Eguneko bazkarirako txartelak jadanik salgai

0

Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen. ARGIA Eguneko egitaraua prest dago, eta une berezienetakoa izan ohi da herri bazkaria. Gure […]

Irakurri

Urriaren 7an, Oroimenaren eta Euskararen zutabeak Gasteizen

2

ARGIA Eguneko goizeko egitarauan zita garrantzitsu bat izango duzu: Gasteiz borrokalari eta euskalduna ezagutzeko ibilbide gidatuak. Eman izena eta hartu parte kalea oroimenarentzat  konkistatzeko operazioan. Urriaren 7an laugarrenez ospatuko dugu ARGIA Eguna, oraingoan Gasteizen, herri-mugimenduen eta euskaltzaleen taupadaz bizi-bizi dagoen […]

Irakurri

Argia Eguna egin zenuten saregileei, mila esker!

0

Aurpegirik gabeko eskuak ageri ziren aurtengo Argia Egunaren kartelean, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten leloaren gainean; aurpegirik gabeko eskuak, orratzari eraginez sarea osatzen. Puntadaz puntada, txikitasunetik, apaltasunez, ateratzen dira aurrera mota horretako ekimenak, baita askoz proiektu handiagoak ere. Gorputzek bezala emozioek […]

Irakurri

‘Oroimenaren txangoa’, Argia Egunean

0

Ondarroatik Saturraranera joan-etorrian, lehen eskutik ezagutuko ditugu 1936ko Gerrako hainbat pasarte harrigarriren agertokiak, Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kideen laguntzarekin. Urriaren 1aren ingurumarian beteko dira 80 urte Molaren tropak Ondarroan sartu zirela. Efemeridea aprobetxatuz Argia Egunean Oroimenaren txangoa antolatu dugu, emakume kartzela […]

Irakurri

Argia Eguna 2016: Ondarroan urriaren 1ean

1

Argiazaleok Lea-Artibaien elkartuko gara aurten eta jadanik hasi gara festa prestatzen herritar eta eragileekin batera; lehen bilerak aste honetan egingo ditugu Markinan eta Mutrikun. ARGIAren proiektu komunikatiboa partekatu eta Txikitik Eragiten jarraitzeko helburuz Argia Eguna ospatuko dugu hirugarrenez, eta baditugu […]

Irakurri

Argia Eguneko bidelagunei, esker onez

0

ARGIA Eguneko (eta asteburuko) biharamunak pasa eta gure eguneroko lanei heldu diegun arren, ez dugu berehala ahaztuko igandean Oñatin bizi izan genuena. Egun ederra ospatu genuen, zuek gabe ezinezko izango litzatekeen festa.

Irakurri

Argia Eguna ez galtzeko gida

0

Oñatin Argia Eguna dela-eta asteburu osoko egitaraua antolatu dugu herri eragileekin eta udalarekin elkarlanean. Mapa honetan ikusiko duzu non eta noiz izango diren ekitaldi nagusiak.

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA