Argia Eguna egin zenuten saregileei, mila esker!

argia
0

Argia_Eguna_eskertza

Aurpegirik gabeko eskuak ageri ziren aurtengo Argia Egunaren kartelean, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten leloaren gainean; aurpegirik gabeko eskuak, orratzari eraginez sarea osatzen. Puntadaz puntada, txikitasunetik, apaltasunez, ateratzen dira aurrera mota horretako ekimenak, baita askoz proiektu handiagoak ere. Gorputzek bezala emozioek hartutako astinaldiaren ondoren, esku horien atzeko aurpegi ezkutuei izena ipini eta eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, lerro hauen bitartez, Ondarroako Argia Eguna posible izan zedin laguntza eman diguzuen guztioi. Saiatuko gara inor ez ahazten!

——————————————-

Eskerrik asko Ondarroako Historia Zaleak elkarteari, Patxi, Doita, Ima, Zuriñe… duela 80 urte gertatutakoaren testigantzekin eta Saturrarango irrintziekin denon bihotz barrenak astintzeagatik; Markina-Xemeingo zesta-punta elkartekoei, eta bereziki Izaro Arberi, xistera erabiltzen erakutsi eta antolatutako erakustaldiagatik; Ondarroako Txirrimorraski aisialdi taldeari, umeek plaza hartzea eta jolasez betetzea ahalbidetzeagatik; Lekeitioko Hankapalu Tailerrari, makila gainetik mundua beste era batera ikusten dela frogatzeagatik; Evari, umeak dantzan jartzeagatik; Lierni Arrietari, Nendo Dangoren bidez hazi bolak egiten irakasteagatik; Aulestiko batukadari eta Kresalako txistulariei; eragileen azokan parte hartu zuten Bilgune Feminista (Saioa, Oihana eta Edurne), Kontseilua (Ageda eta Leire), eta Olatukoop-eko lagunei (Beñat, Liher, Leire eta euren laguntzaile ibili ziren gaztetxoak), eta Jakoba Errekondori ere eskerrak; baita Mitxel Zenarruzabeitia eta haren aita Sabin, Mutrikuko Juan Martin eta Miriam, eta entsalada oparoa prestatzeko barazkiak ekarri zizkiguten Lea-Artibaiko gainerako nekazari ekologikoei ere; txosna utzi zigun Etxebarriako kultur elkarteko koadrilari eta Mariori, eta txosnako kamarak betetzeko adina genero ekarri zuten Boga garagardoko Urtzi eta enparauei, Axpe sagardotegiko Jose Antoniori, Candido Besa upategiko Estiri, Villabonako Musturienea harategiko Iñixiori, Korricolari freskagarriko Ibani, Errota eta Zubero okindegietatik ogi goxoa ekarri zigutenei…; 200 lagunentzako euskal pastel mundiala prestatu zigun Mari Tere Gonzalez berangoztar harpidedunari musu handi bat; beste bat gu jaian ginen bitartean zaintza lanetan aritu ziren etxeko guztiei; Mutrikutik etorrita txosnan aritu ziren Bidatz, Edurne, Aritz, Maider, Beñat eta Amaiurri ere esker mila; horiek erreklutatzeaz gain herrian kartelak ipintzeko brigada antolatu zuen Maleni mila esker; Ondarroan, Lekeition eta Markinan beste horrenbeste egin zuten Ibai, Ale eta Nereari, eta haiekin batera kartelak esku batean eta zeloa bestean kalez kale ibili ziren laguntzaile anonimoei ere; Argia Eguna iragartzeko noiz eta hausnarketa egunean herrian jaima bat ipintzea otu zitzaien lekeitiarrei; Argiazaleon Topaketan izan zineten guztiei; Radixuko Aritz, Ale eta saltsa guztietako perrexila den Txomini, aita izatea suertatu zitzaion aste berean kontzertuak lotzen lanean jarri genuelako ere bai; zabalkundea ematen lagundu ziguten hedabideei eta gurean iragarkia ipiniz babestu gaituzten komertzio, erakunde eta lantegiei; NAN arrotzen jaurtiketa ohiko ondarrutar graziaz aurkeztu zuen Xabi Vladimir-i (gero lekeitiar batek irabazteko!); Nerea, Xabat, Iratxe, Xabi eta Olaiari, labur egin zitzaigun bertso saio ederra ontzeagatik;  Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeari, eskaini ziguten antzezlan bikainaren bidez ARGIAren historia istorioz eta umorez jantzi daitekeela erakusteagatik; Juleni, besoa hautsita ere kexa txikiena egin barik dozenaka aulki eta mahai mugitzeagatik; Kresalako Andoniri, gauza bera egiteagatik, nahiz beso biak sano eduki; Iñigori eta Ramoni ere mila esker urtero huts egin gabe hor zaudetelako, eta Iraitzi mahaiaren beste aldean egindako lan eskergagatik; Sopela Kantari eta Lurreko musika taldeei, tarteka funtzionatu ere egiten zuten eta kasuren batean sekula berriro funtzionatuko ez duten mikrofono eta bafleak uzteagatik; kontzertuetarako ekipoa ipintzeaz gain pare bat estualditan laguntza aparta eman ziguten Uhinak-eko lagunei ere, biba zuek; Jon Basagureni eta Occhi di Farfallako kideei, luxuzko emanaldia eskaintzeagatik; Antzari, berriro ere astindu ederra hartu duen furgoneta lagatzeagatik; Kulixka tabernako guztiei eta bereziki Ikerri, behin-behineko prentsa bulegoa paratzeko baimena emateagatik eta une oro prestutasunez eta abegitsu laguntzeko prest agertzeagatik; Jorgeri eta hondartzako txiringito-ko gainontzekoei, behar genuena baino askoz izotz gehiago prestatzeagatik; Arrigorri Ostatuko Liher eta Gotzoneri, Argia Eguna bezperan etxea urrunegi geneukanoi bertan lo egiteko aukera emateagatik; Ondarroako Udalari eta jaia aurrera ateratzeko berebiziko ahalegina egin zuten udal langile guztiei (txalo bat, kamioilari eta txosna muntatzaile-desmuntatzaile lanetan aritutako Xabiri).

Eta batez ere, Zunbeltz Bedialauneta alkate, furgoneta gidari, mahai garraiatzaile eta mota guztietako arazo konpontzaileari, Argia Eguna Ondarroan egingo genuela jakin zuen unetik proiektuan inplikatu eta etengabeko laguntza eskaintzeagatik; eta zelan ez, Uxolako lagunei, marmitako ederra (eta kafea!, aupa Artetxe) prestatzeaz gain emandako umildade eta lan gogor erakustaldiagatik, dena ondo atera zedin isil-isilik hamaika puntada emateagatik, eta non eta nola eman behar ziren asmatzeagatik, ondarrutar “famauak” legez. Joseba, Ibane, Esti, Iera, Gorka: milioi bat esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA