Etiketa: Ondarroa

Argia Eguna egin zenuten saregileei, mila esker!

0

Aurpegirik gabeko eskuak ageri ziren aurtengo Argia Egunaren kartelean, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten leloaren gainean; aurpegirik gabeko eskuak, orratzari eraginez sarea osatzen. Puntadaz puntada, txikitasunetik, apaltasunez, ateratzen dira aurrera mota horretako ekimenak, baita askoz proiektu handiagoak ere. Gorputzek bezala emozioek […]

Irakurri

‘Oroimenaren txangoa’, Argia Egunean

0

Ondarroatik Saturraranera joan-etorrian, lehen eskutik ezagutuko ditugu 1936ko Gerrako hainbat pasarte harrigarriren agertokiak, Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kideen laguntzarekin. Urriaren 1aren ingurumarian beteko dira 80 urte Molaren tropak Ondarroan sartu zirela. Efemeridea aprobetxatuz Argia Egunean Oroimenaren txangoa antolatu dugu, emakume kartzela […]

Irakurri

Argia Eguna 2016: Ondarroan urriaren 1ean

1

Argiazaleok Lea-Artibaien elkartuko gara aurten eta jadanik hasi gara festa prestatzen herritar eta eragileekin batera; lehen bilerak aste honetan egingo ditugu Markinan eta Mutrikun. ARGIAren proiektu komunikatiboa partekatu eta Txikitik Eragiten jarraitzeko helburuz Argia Eguna ospatuko dugu hirugarrenez, eta baditugu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA