Urriaren 12an, ARGIA lanean: #EzerEzOspatzeko

argia
0

columbus_on_hispaniola

Urriaren 12a, Espainiako Egun Nazionala, lan eguna dugu ARGIAn. Ameriketako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera izan zen egunak, “Arrazaren eguna” ere deitua urte askoan, ez du gure balioekin bat egiten. Lurraldetasun arrazoiengatik ere, lan egitea hobesten dugu.

Gure webgunea normaltasunez elikatuko dugu.

Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA