Usurbilgo Sutegi kultur etxean Independentzia ikusmiran. Zein estrategia behar du Euskal Herriak? mahai-inguru musikatua antolatu dugu asteazkenean, irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan.
Bertan arituko dira Asier Blas Mendoza politologo eta irakaslea eta Iñaki Antiguedad Auzmendi hidrogeologia katedradun eta Amaiurko parlamentari ohia. ARGIAko kolaboratzaileak dira biak. Lurraldetasuna, desobedientzia, bake prozesuaren ataka, herrialde independentisten arteko konparaketa… Afera horiez eta independentzia lortzeko estrategiez mintzatuko zaizkigu Usurbilen.
Carles Belda i Valls (Sabadell, 1972) soinujole katalan-euskaldunak musikaz bustiko ditu zuzenean mahaikideen hausnarketak. Belda Zugarramurdin bizi da egun, baina lotura estua mantendu du Kataluniarekin eta bertako ezkerreko mugimendu independentistarekin:
1 Iruzkin
[…] galderei erantzutea baino. Ez ote litzake irailaren 24an (asteazkena) Usurbilen egingo dugun Independentziari buruzko mahai-ingurua gurasoentzako hitzaldi pedagogikoen eskaintzetan txertatu […]