ARGIAren Barrenak
Sailkatugabeak
by argia
  • Sailkatugabeak

Argia Sariak banatuko ditugu ostiralean

argia
2015-01-28
1

asariak

Datorren urtarrilaren 30ean, ostirala, urtero bezala, ARGIA SARIAK banatzeko ekitaldia egingo dugu. 26. edizioa izango duen ekitaldiak, euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak sarituko ditu.

Hauek dira saritzen ditugun esparruak: prentsa idatzia, irratia, ikus-entzunezkoak, internet, sustapen kanpaina onena eta merezimenduzko saria (balego).

Euskaraz egiten diren lan bikainei ikusgarritasuna eta prestigioa ematen laguntzea da Argia Sarien helburua, herritarrei euskarazko kazetaritza lan erreferentzialak ezagutaraztea. Hori da azken finean guzti honen zergatia, eta urtez urte, euskararen alorrean ematen diren saririk garrantzitsuenetakoak bilakatu dira.

Usurbilgo Atxega Jauregian egingo dugu sari banaketa. Bazkalostean, 16:00etatik aurrera. Argiaren webgunean zuzenean jarraitu ahal izango duzue ekitaldia streaming bidez.

Bazkaltzeko, 100 bat gonbidatu elkartuko gara, euskalgintza eta gizarte eragileetako ordezkariak denak, Euskal Herriko jendartearen isla biltzen dutenak.

Sarean #ArgiaSariak traola erabiltzea proposatzen dugu.

 

argia sariak
1 Iruzkin
    Kirmen (e)k dio: Erantzun
    2015-01-28, 15:48

    Kaixo! zeintzuk dira irabazleak?

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

“Auzolan esperientziak” eta “Prekarietatearen aurpegiak” sailak bukatu ditugu2015-01-08
Harpidedunoi esker, independenteago gara egunero2015-02-04
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA