ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna
by argia
  • ARGIA Eguna

Oñati ezagutzeko aukera, Gerardo Elorzak gidatuta

argia
2015-09-04
1

Argia Egunean (irailaren 20an), goizeko 10:00etan plazan. Horra Oñatiko alde zaharra eta bere historia ezagutu nahi dugunon hitzordua. Bertako historiagile Gerardo Elorzak gidatuko gaitu eta ezagutuko ditugun pasarte historiko nagusiak bertsotarako gai izango dira Oñatiko bertso eskolako kideentzat. Hona 10:00etatik 12:00etara egingo dugun itzulia, adin eta ezaugarri fisiko guztientzako aproposa:

Plazan hasi eta bukatuko dugu Gerardo Elorzarekin itzulia. Udaletxeko armarriak Oinatz (arranoa) eta Ganboa (oreina) leinuak nola batu dituen eta herriaren egitura ezagutuko dugu.
Plazan hasi eta bukatuko dugu Gerardo Elorzarekin itzulia. Udaletxeko armarriak Oinatz (arranoa) eta Ganboa (oreina) leinuak nola batu dituen eta herriaren egitura ezagutuko dugu.

 

Eliza kanpotik ikusiko dugu, bertako klaustroak bereizgarri handi bat baitu: errekaren gainean pausatua egotea. Oñatiko errekak, zubiak eta geografiaz gehiago jakiteko abiapuntu ederra.
Eliza kanpotik ikusiko dugu, bertako klaustroak bereizgarri handi bat baitu: errekaren gainean pausatua egotea. Oñatiko errekak, zubiak eta geografiaz gehiago jakiteko abiapuntu ederra.

Ondoren unibertsitateko klaustroa ezagutuko dugu eta handik kale zaharrean barna “Perratzaileenera” iritsiko gara, “Onako plaza” gisa ezagunera. Handik ikus dezakegu gebaratarren Zumeltzegi dorrea eta leinu boteretsuenak hizpide hartzeko aukera emango digu: aipaturiko Gebara, Garibai (lehen idazle Lazarraga arabarraren familiakoak), eliza eta kondearen arteko lotura…

Alde “berrira” joko dugu (XIV. mendekoa) eta XV. mendean nola erre zen ikasiko. Bertan biltzen ziren garaiko gremioak: errementari, ultzeginak… eta haien ondorengoak izan ziren lehen enpresariak.

Txokolateixa-n Oñatik gutizia honekin izandako harremana ezagutuko dugu, bertan baitago txokolatearen museoa.
Txokolateixa-n Oñatik gutizia honekin izandako harremana ezagutuko dugu, bertan baitago txokolatearen museoa.
Kantonoste edo Baketxe kaleak adokinezko izaten jarraitzen du. Pregoiaren parodia den bertako imnoa kantatuko dugu: "Baketxe kalian, kale bazterrian, hiru kaka-mokordo errial batian".
Kantonoste edo Baketxe kaleak adokinezko izaten jarraitzen du. Pregoiaren parodia den bertako imnoa kantatuko dugu: “Baketxe kalian, kale bazterrian, hiru kaka-mokordo errial batian”.

Santamaña plazara eramango gaitu Kantonostek eta hura ezagututa, atzeko kaletik plazara itzuliko gara.

Bidean hainbat armarri ikusiko ditugu.
Bidean hainbat armarri ikusiko ditugu.
Ikusiko ditugun dorretxe berezien artean bat Garibairen hau, fatxada zizelkatua duena.
Ikusiko ditugun dorretxe berezien artean bat Garibairen hau, fatxada zizelkatua duena.
1 Iruzkin
    ARGIA Eguna 2015: Txikitik eragiten | ARGIAren barrenak (e)k dio: Erantzun
    2015-09-14, 11:49

    […] Kultur ibilbidea Oñatin. Gerardo Elorza historiagilearen eskutik eta bertsolarien […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

'Gartxot' komikia bretoieraz argitaratzen hasi da 'Ya!' astekaria2015-08-27
Arrasaten Argia Egun Txikia larunbatean2015-09-07
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA