Argia Egunean (Oñatin, irailaren 20an) Jakoba Errekondok baratzeari buruzko galderak erantzungo ditu, ohiko moduan. 16:00etan hasiko da, herri bazkariaren ostean. Bertan batuko garenon galderak lehengai ederra izango dira gure kulturaz gehiago ikasteko eta ideia trukerako. Axpik, Antton Olariagak eta Joseviskyk behintzat ez dute aukera galduko euren galdera ikurrak marrazteko… edo pertsonaia bihurtutako barazkiak elkarrizketan sartzeko. Bertako eta munduko jeneroa, garaiko umorea eta zuzeneko eman-hartua bermatuta daude.