Argia Eguneko egitaraurako bereziki prestaturiko bisita antolatu du Arrikrutzera Oinaztu aisialdi elkarteak irailaren 19an. Jolasen eta ibilaldi mitologiko baten bidez ezagutuko ahal izango dira kobak.
Etxeko guztiek egiteko moduko ibilaldi gidatua antolatu du Oinaztuk kobetara Argia Egunaren bezperan, Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar izenarekin. Bisita Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuko da, irailaren 19an 16:30etan, eta jolasen bidez mundu mitologikoan sartuko dira bertara joandakoak.
Lekua mugatua da eta erreserbak egiteko hona jo daiteke: 943 371545 / sustapena@argia.eus. Bestela, hemen klik egin eta barruko formularioa bete dezakezu.
Oñatin egingo dugun Argia Egunaren aitzakian asteburu pasa ederra egiteko aukera dago beraz. Arrikrutz Aizkorriko mendilerroaren bihotzean dago eta Euskal Herriko paisaia karstikoaren kokaleku ikusgarrienetako da; historiaurreko animalien aztarna esanguratsuak ere aurkitu dituzte bertan.
3 Iruzkin
[…] Arrikrutzeko kobetara bisita. Haur eta helduentzako bisita mitologiko gidatua, Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuta. Leku […]
[…] bizikleta martxaz eta “Trantsizioa” erakusketaz gain, Arrikrutzeko kobak ezagutzeko ibilaldi mitologikoa egingo da, igandeko ARGIA Egunaren atariko moduan. Asteburu pasa ederra egiteko aukera duzue, […]
[…] 19an Arrikrutzeko kobetara antolatutako ibilaldi mitologikora joan nahi izanez gero, erreserbak hemen egin […]