ARGIAren barrenak
Hasiera » ARGIA Eguna » Zer da Argia zuretzat?
Ira16 1

Zer da Argia zuretzat?

Atalak: ARGIA Eguna

Argia Egunera deia egiteko aitzakiaz, gure irakurleei, gertuko sentitzen ditugunei, herri eragileei… galdetu diegu: zer iritzi duzu Argiaz? Batzuek bideoz erantzun digute, beste batzuek idatziz. Hona hemen horietako batzuk, eta doala gure esker ona, jasotako hitz ederrengatik.

Iker Elosegi, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea: “Bada aspaldi ARGIA irakurtzen duDala. Enetako ARGIA astekaria zaindu behar den edo hobeki erran zaindu behar dugun harribitxi bat da. -Harribitxi bat euskarazko astekari bakarra delako, noski. -Harribitxi bat ‘berehalako’ prentsa arruntaren joeratik at gogoeta ekartzen duten gaiak aipatzen dituelako. Eta hau ez da gutxi! Mundu hau ulertzeko eta are gehiago mundu hau aldatu nahi badugu, oso beharrezkoa da bat bateko erreakzioetarik urrunago joatea. Ez daiteke pentsamendu bat, gogoeta sakon bat elikatu bat batekoak sortu erreakzio eta emozio metarekin bakarrik. Beharrezkoa da denbora hartzea pentsatzeko, ideien trukatzeko, idazteko eta irakurtzeko. Eta ARGIA astekariak horretan bete betean asmatzen du. -Harribitxi bat ARGIAk lortzen baitu gure jendartean hain erroturik dagoen ‘ardijoeratik’ ateratzea, erran nahi dut zu bezala pentsatzen-bizitzen direnekin bakarrik mintzatzearen joeratik ateratzea. Aski da ikustea ARGIAn aipatzen diren gai, ideia edo pertsonen aniztasuna nolakoa den! Eta horrek du bermatzen hain beharrezkoa dugun eta preziorik ez duen askatasuna! ARGIA egunean, Oñatin, izanen da hau denaz mintzatzeko eta elikatzeko parada”.

Iñaki Kasares, harpideduna: “Euskalduntzen hasi nintzenean ezagutu nuen ARGIA. Kandelatxo baten modukoa izan zen niretzat orduan, euskararen bide berri, ezezagun eta, sarri, ilun haiek pixka bat argiztatzen zidan. Ikas tresna gisa preziatzen hasi nintzen.

Geroago, euskalgintzan murgildu nintzen ahala, ARGIA presentzia etengabekoa zen nire inguruan, euskal prentsaren aitzindari eta bultzagile porrokatua. Militantziako tresna gisa preziatzen hasi nintzen.

Duela urte gutxi batzuk, ARGIAren informazio kalitateari erreparatzen hasi nintzen. Egunerokoaren zurrunbilotik harago, mundua Euskal Herritik ezagutzen eta, are, ulertzen laguntzen zidala, ikuspegi kritiko eta zintzoaz. Nire burua janzteko tresna informatibo gisa preziatzen hasi nintzen.

Azken urteotan, ARGIAren proiektuari arreta handiagoz begiratu diot. Txikiek pairatu ohi dituzten oztopo eta zailtasunei buru egin eta bizirik iraun ez ezik, enborrean adar berri eta arrakastatsuak hazi ere egiten zitzaizkion: aldizkarian, webgunean, sare sozialetan… Eta zerbait harrotu zen nire baitan. Bai, harrotasuna euskalduna izateagatik, gure txikian handi-handien parekoak izan gintezkeela ikusirik. Eta, preziatu baino gehiago,  nire lorategi xumeko lorerik ederrenetakotzat maitatzen hasi naiz ARGIA.

Eta ohartu naiz, gainera, lore eder horrek, petaloak bailiran, aurpegiak dituela, eta izenak, egunero-egunero, kosta ahala kosta, iluntasuna pixka bat urratzen eta ARGIA pizten diguten pertsona horienak guztienak -izan direnenak, direnenak eta izango direnenak-. Beraz, eskerrik asko bihotz-bihotzez zuoi guztioi, euskaldunon lorategia are bizigarriagoa egiten duzuen ARGIAko lan-taldekooi, eta jarraitu TXIKITK ERAGITEN!”.

Itxaro Borda, idazlea: “Oraindik ZERUKO deitzen zen ARGIA astekarian idazten dut 1977az geroztik. Erran dezaket hegoaldeaz dakidan guztia orrialde horietan ikasi nuela. Hastapenean bertsoak bidaltzen nituen eta beranduago artikuluak, laurogeiko hamarkadako iparraldeko mugidaz. Lotura ederra zen eta da mugaren bi aldeetako euskaradunontzat. Lehen hitzetik azkeneraino irakurtzen dut ARGIA, jada batzuetan, gaien aldetik bederen, INFERNUKOA dirudiena. Eskertzekoa, ekina…”.

Joanes Etxebarria, bertsolaria: “Geografikoki ala politikoki beste nonbaitera begiratzeko prisma da Argia. Sarean berriz, mundu txikiak handiago egiten ditu”.

Jon Mindegiaga, presoa: “Argiak leiho bat ireki dit txaboloko paretan: borobila, gardena, barroterik gabea. Bertatik, begiratu batera, ikusezina den – eta parte naizen – gizatalde baten ibilera eta hausnarketak helarazten saiatzen naiz; ikuskera propioaz, nire neurrian, txikitik eragiten”.

June Fernandez, Pikara Magazine-ko zuzendaria: “Argiari eskertzen diot feminismoaren aldeko apustu ausarta egin izana: jorratzen dituzten gaietan eta edukietan nabaritzen da, baina baita ere lan egiteko prozesuetan eta kolaboratzaileen arteko harremanetan. Argia-n argi daukate hedabideek erantzukizun sozial garrantzitsu bat dutela, eta berdintasunaren eta aniztasunaren alde egiteak kazetaritza aberasten duela”.

Kattalin Miner, kazetaria: “Argia behar dugu, bazterretako ahotsak erdigunera ekartzen dituelako”.

Iruzkin bat

  1. Bittor Hidalgo | 2015-09-17 at 16:00

    Nik berriro esango dizuet,Argia (oso bereziki azken urte(eta)ko Argia, gero eta gehiago doktrinamendu panfletoa iruditzen zaidala, euskaldun guztiak (Argia irakurri lezaketen euskaldun guztiak) anti-sistema bihurtu nahian.

    Nire ustea da ezinbestekoa dugula Argia lako bitarteko bat (eta gehiago, eta Berria, eta…). Ez hainbeste ordea jada euskaldun garenok sistemaren eredu ‘alternatibokoak’ bihurtzeko, baizik eta azken urteotan euskarara hurbildu ditugun guztiak, eta asko dira EAEn eta Nafarroa Garaiko eremu ‘euskaldunean’ eta ‘mistoan’, horiek guztiak euskaraz aurkitu dezaten gustuko duten informazioa eta tratamendua, hala sistemaren aurkakoak, zelan halako kontuak jada borondate oneko umekaeriak iruditzen zaizkienak, zein sistemaren aldekoak diratekeenak ere.

    Noski dela zail denek gustuko izango duten prentsa bat sortzea, baina daramazuen joerareki, bai Argian, zein Berrian, zein HamaikaTBn, euskaldun asko uxatzen duzue euskal komunikabideetatik, eta okerrago dena, ez diezue hurbiltzen uzten euskararen mundura iritsi berri direnei, nolaz-eta ez duten murgildu nahi ikastaro anti-sistema iondo trinkoan. Denak botatzen dituzue zuzenean erdarazko hedabideetara.

    Bai, noski, zuek bezain anti-sistema ez garenok ere sortu genitzakeen geure hedabide propioak euskaraz eta saiatu beharko genuke askoz gehiago (EAJ oso bereziki), baina saiatu ginen eredu ireki hori sortzen Egunkaria-n eta lehen Egin-ekin bezala, ni orain hedabide zabal bat lapurtuta sentitzen naiz, ez euskaldunon mesedean, baizik eta utopia ezkertiar maiz -gure artean ere- ez oso demokratikoen onuran, zein ez diren berez euskalunon ezaugarri propio, nahiz zuek hala gura izan.

    Askoz gehiago gustatuko litzaidake denok ere dagoenekotik euskal prentsa zabal, ireki baten alde egingo bagenu, eta ez hemendik urte batzuk barru damutzea orain bideratzen duzuen itxikeria, itsukeriagatik.

    Ulertu behintzat egin liezadakezuelakoan…

    Aurrera euskal hedabideak!

    Ondo izan

    Bittor

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
  • ‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera
  • Bidean da San Antonio
  • ARGIA uhin bidez ere hedatzen da
  • Vienatik bueltan ezin kabituta

Iruzkin berriak

  • Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
  • Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
  • ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
  • Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
  • Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA