Sartu zuzenean ARGIAn Android gailuekin

argia
0

argia-android-ikonoa-375x600 

Irudian ikusten den bezalako ARGIA.eus-en laster-marka bat eduki nahi duzu zure Android-ean? Oso erraza da!

Android-eko Firefox eta  Chrome nabigatzaileak erabil ditzakezu laster-markak sortzeko, horretarako pauso hauek jarraitu behar dituzu:

Android-eko Firefox

1. Ireki Android-eko Firefox nabigatzailea eta http://www.argia.eus/ helbidera joan.

2. Firefox-en menuaren botoia sakatu.

argia-firefox-menua

 

3. Menuan “Orria” aukera sakatu.

argia-firefox-menua-zabalduta

 

4. Menuan “Gehitu hasierako pantailan” aukera sakatu.

argia-firefox-menua-zabalduta-2

Zure hasierako pantailara itzultzean ARGIA.eus-en laster-marka agertuko zaizu. Horri esker ARGIA.eus bisitatu nahi duzunean nabigatzailean idazten aritu beharra saihestuko duzu.

 

Android-eko Chrome

1. Ireki Android-eko Chrome nabigatzailea eta http://www.argia.eus/ helbidera joan.

2. Chrome-ren menuaren botoia sakatu.

argia-chrome-menuaren-botoia

 

3. Menuan “Add to home screen” aukera sakatu (gazteleraz badaukazu “Añadir a pantalla de inicio”, frantsesez berriz “Ajouter à l’écran d’accueil”).

argia-eus-chrome-menua-nabarmenduta

 

4. Ikonoaren azpian agertzea nahi duzun testua hautatzeko aukera izango duzu jarraian. Sakatu “Add” (“Añadir” / “Ajouter”).

argia-eus-chrome-menua-ajouter

Zure hasierako pantailara itzultzean ARGIA.eus-en laster-marka agertuko zaizu. Horri esker ARGIA.eus bisitatu nahi duzunean nabigatzailean idazten aritu beharra saihestuko duzu.

Momentuz Android-eko Firefox eta Chrome-rekin bakarrik egin daitekeela uste dugu baina estandar ireki batean oinarritzen denez etorkizunean gainerako sistema eragile eta nabigatzaileetan ere funtzionatuko du. Ez da laster-marka soil bat, web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean ematen ari diren berrikuntzen izebergaren punta da. Horri buruzko azalpen gehiago nahi badituzu iametza interaktiboaren blogean aurkituko dituzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA