Korrika Prekarioaren jarraipena elkarlanean Ahotsa, Arainfo, La Directa eta ARGIAk

argia
0

Baner-Correscales-01Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileek abiatutako borrokari Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako dozenaka herri eragile batu zaizkio. Elkarlanean egingo dugu jarraipena ondorengo hedabideok: ARGIAk, Ahotsak, Arainfok, La Directak.

Unean uneko jarraipena egingo dugu ekimenaren hasieratik amaierara arte. Correscales, ostegunean eta ostiralean, Bizkaia eta Gipuzkoako lurretan izango den bitartean, ARGIAk egingo du zuzeneko kontakizuna. Korrikaldia Nafarroan sartzearekin batera, Ahotsa.info-ko lagunek hartuko dute lekukoa. Ara.info hedabidea Aragoiko ibilbideaz arduratuko da eta Kataluniako lurretan gertatuko denaren berri emango du La Directa-k. Zuzeneko kontakizunak sare sozialen bitartez, argazkiak, bideoak eta kronikak sortu eta partekatuko ditugu elkarlanean, lau hedabideok erabiltzen dugun Creative Commons lizentzia libreari esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA