ARGIAren Barrenak
Kazetaritza ez da delitua
by argia
  • Kazetaritza ez da delitua

Ez dugu isuna ordainduko, Mozal Legea borrokatuko dugu

argia
2016-04-07
1

Argia_batzarraONA

ARGIAko lantaldeak erabaki du Espainiako Gobernuak Axier Lopez kazetariari jarritako isuna ez ordaintzea, Mozal Legea injustua eta informatzeko eskubidearen kontrakoa delako. Helegitea jarriko diogu Gobernu Ordezkaritzak hartutako neurriari.

Ostegun goizean Lasarte-Oriako egoitzan batzarra egin du ARGIAko lantaldeak. Bertan erabaki dugu Espainiako Gobernuak lankide dugun Axier Lopezi jarritako 601 euroko isuna ez ordaintzea. Gertaera baten argazkia txiokatzeagatik ezarritako zigorra ARGIAren eta proiektua sostengatzen duten herritarren kontrako erasoa dela iritzi dugu.

Kazetaritza egitea eta adierazpen askatasuna delitu bilakatu nahi dituen “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa” erabat injustua iruditzen zaigu eta ez dugu onartuko informatzeko gure independentzia murriztuko duen araurik.

Aldarrikatzen dugunarekin koherentzian, Carlos Urquijo buru duen ordezkaritzak isuna ordaintzeko egindako eskaria desobedituko dugu. Ez dugu ordainduko, eta horrez gain helegitea jarriko dugu, gure eskubideen defentsa azkeneraino eraman nahi dugulako. Ibilbidea non eta nola amaituko den ez dakigu, baina gure jarrera hori izango da.

Konpromiso irmoa daukagu askatasunean eta normaltasunean informatzen segitzeko, legeen aurretik herritarren eskubideak daudelako, behingoz moztu behar dugulako Mozal Legea zintzilik dagoen hari politiko hori.

Horretarako berme nagusia jendea da, ARGIA proiektuaren parte den eta babesten duen komunitateari esker segituko dugu batzuek ezkutatu nahi duten errealitateari fokua jartzen.

 

ARGIA babestu eta harpidetza egin nahi baduzu hemen informazio gehiago.

Argia Mozalik GabeKazetaritza Ez da Delitua
1 Iruzkin
    IBAIZABAL: @Argia Mozal Legeak zigorturik @larbelaitz ek kontatu digu @axierl #ARGIAMozalikGabe | Bilbo Hiria irratia (e)k dio: Erantzun
    2016-04-08, 13:42

    […] kazetariak Argia barruan afera hau nola bizitzen ari diren adierazi digu. Argiako lantaldeak erabaki du Axierri ezarritako isuna ez ordaintzea, elkartasun kanpainia abian jartzea eta datorren asteko […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

"Kooperazioaren arteaz" blog berria ARGIAn2016-04-07
Nola lagundu ARGIA? #IzanArgia2016-04-07
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA