Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipena egingo dugu ARGIAko kazetariok. Egunean zehar jazotakoen berri emango dugu, baina batez ere, kontaketa abiatzen den unetik behin betiko emaitzak jakin bitartean gaiari buruzko informazio eguneratua aurkituko dute erabiltzaileek gure webgunean eta sare sozialetan.
Denbora errealean jasotako datuekin grafikak eta taulak osatuko ditugu, herriz herrikako emaitzak, lurraldez lurralde gertatu denari buruzko analisiak, alderdien balorazio eta emaitzak jasoko ditugu, baita sarean egindako iruzkin hautatuak ere. Astelehenean iritzi hautatuak jasoko ditugu webgunean.
Sarean #i25bozak traola erabiliko dugu hauteskundeen berri emateko.
Datorren asteko ARGIA astekarian hauteskundeek presentzia handia eramango dute.