Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Tipi-tapa, korrika!” ikuskizuna eskainiko dute Usurbilen abenduaren 11n. AEK-k bi urtean behin antolatzen duen Korrika du gai ardatza.
Aldez aurretik sarrerak eskuratu daitezke 7 eurotan honako lekuetan: Hernanin (Leokadisti liburudendan), Usurbilen (Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan), Urnietan (Ezeiza etxean), Astigarragan (Ikatza tabernan), Martutenen (Arantzazuko Ama ikastolako idazkaritzan) eta Andoainen (Ernaitza Liburuak).
Egunean bertan, Usurbilen, sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai.
Saio bakarra izango da goizeko 11:30ean, Usurbilgo Oiardo kiroldegian.