Azken urteetan egin legez, ARGIAn lanean ari gara abenduaren 6an, gure balioekin bat egiten ez duten jai egunei muzin egin eta egutegi alternatiboa eraikitzeko bidean. Hala, lan egin genuen uztailaren 14an, Frantziako Jai Nazionalean, eta urriaren 12an, Hispanitate Egunean. Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a), berriz, jai eguna da gurean.
Beste hainbatek bezala, beraz, normaltasunez lan egingo dugu gaur ARGIAko kideok, batzuok Durangoko Azokako saltokian, gehienok ohiko lana egiten. Webgunea ere betiko eran elikatzen ari gara.