ARGIAn jarrai dezakezu La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarra

argia
0

La Via Campesina nekazarien nazioarteko mugimendua Euskal Herrian egiten ari da VII. Nazioarteko Biltzarra. Uztailaren 16tik 18ra Gazteen eta Emakumeen Biltzarrak egingo dituzte, eta 18an inauguratuko dute Nazioarteko Biltzarra bera, Derioko apaiztegi zaharraren eraikinean. Han bildutako mundu osoko 500 inguru ordezkariek nekazari txikien gaur egungo arazoez eta erronkez jardungo dute, eta datozen lau urteetan –hurrengo Nazioarteko Biltzarra egin bitartean– elikadura burujabetzaren bidean aurrera egiteko estrategiak erabakiko dituzte.

ARGIAk biltzarrari buruzko erreportajea kaleratu zuen uztailaren 16ko astekarian, eta haren jarraipena egingo du gaurtik hasita hura amaitu arte. Larunbatean eztabaida saioak amaitu eta etorkizunerako lan ildoa prest utziko dute, eta iganderako Deriotik Bilbora bitarteko martxa eta Bilbon bertan manifestazioa egingo ditu La Via Campesinak. Bilkuraren azken eguna, uztailak 24, kanpotik etorritako ordezkariek bertoko nekazarien lana gertutik ezagutzeko baliatuko dute, zenbait baserritara bisita eginez.

VII. Nazioarteko Biltzarrari buruzko albiste guztiak hari honetan bilduko ditugu. Gogoratu sare sozialetan #7ConfLVC eta #DerioLVC etiketak erabiltzen ari direla batez ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA