Asteburuan milaka lagun joango dira Euskal Herritik Kataluniara, urriaren 1eko erreferenduma bertatik bertara bizitzera. ARGIAko hainbat kazetari ere han izango dira, gertaeren nondik norakoen berri emanez. Baina gertakariaren garrantzia ikusita, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu: bidalizkiguzue argazkiak eta bideoak.
Hemen deia: Egin nahi duzu kazetaritza herritarra? Kataluniara bazoaz eta han gertatzen denaren berri eman nahi duzu ARGIAren bidez? Horretarako ongi gorde telefono zenbaki hau: 669362982
Gertatuko denak kontatua izatea merezi duela uste baduzu, atera argazkiak eta grabatu bideoak eta bidali zenbaki horretara, esanez zein herritan ari den gertatzen. ARGIAtik zabalduko ditugu, zure izenean (hala nahi baduzu).