Pirritx, Porrotx eta Marimotots Usurbilen ARGIAren alde

argia
0
Saioak abenduaren 15ean izango dira.
Saioak abenduaren 15ean izango dira.

Abenduaren 15ean “Musua” lan berriaren aurkezpen emanaldia egingo dute Oiardo kiroldegian.

Pailazoek urtero ARGIAren alde egiten duten saioa da eta ARGIA bera eta Argiaren Adiskideak Usurbilgo Taldea dira antolatzaileak.

Bi saio izango dira, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Aurrez 7 euro balio du sarrerak eta egunean bertan 8 euro. 12 hilabete arteko haurrek doan izango dute sarrera.

Ondokoak dira salmenta guneak: Bordatxo taberna eta Marije arropa denda (Usurbil), Artizar taberna (Lasarte), Leokadisti liburudenda (Hernani), Ikatza taberna (Astigarraga), Ezeiza (Urnieta), Arantzazuko Ama Ikastola (Martutene), Tipitaki kafetegia (Zumaia).

Internetez erosi nahi izanez gero jo ARGIAren webgunera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA