“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Datozen egunetan gaztelaniarako eta katalanerako itzulpenak aurkeztuko dira Bilbon eta Bartzelonan.
Ondoren dituzue udazkeneko aurkezpenak:
“No eran trabajadoras, solo mujeres” (itzultzailea Maria Colera, argitaletxea Manu Robles Arangiz Fundazioa)
Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Bilbon. Pikara magazine hedabidearen egoitzan (Lamana kalea 2)
Liburuaren aurkezpenean parte hartuko dute Onintza Irureta egileak, Irantzu Varela hitzaurrearen egileak, eta Bizkaiko zaharren egoitzetako greba luzean parte hartu zuten Kontxi Rodríguez, Marina Costa eta Marisol Rueda langileek.
“Berdea da more berria” (ARGIA-Manu Robles Arangiz Fundazioa)
Urriak 30, asteazkena, 18:30ean, Azpeitiko emakumeen txokoan. Onintza Irureta egilea eta gaur egun greban dauden Gipuzkoako zaharren egoitzetako bi grebalari izango dira aurkezpenean.
Azaroak 1, larunbata. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministan, Durangon, tailerra emango dute egileak eta Gipuzkoako egoitzetako grebalariek.
Abenduak 5, osteguna. Durangoko Azokan, 18:30ean.
“El verd és el nou lila” (itzultzailea Oriol Valls, argitaletxea Tigre de paper)
Azaroak 20, Bartzelona, 19:00etan, Col-lectiu ronda.
Azaroak 21 Terrassa, 19:00etan, Llibreria Synusia.
Azaroak 22 Manresa, 19:00etan.