Kataluniako lau hiritan aurkeztu dugu ‘Berdea da more berria’ liburuaren katalanezko bertsioa

argia
0
Terrassan Synusia liburu-dendan entzuleekin batera atera zuten argazkia Gipuzkoako eta Arabako egoitzetako grebalariei animoak emateko.
Terrassan Synusia liburu-dendan entzuleekin batera atera zuten argazkia Gipuzkoako eta Arabako egoitzetako grebalariei animoak emateko.

‘El verd és el nou lila’ liburua Tigre de paper argitaletxeak argitaratu berri du eta azaroaren 20tik 23ra bitartean Bartzelonan, Terrassan, Manresan eta Igualadan aurkeztu dute.

Liburu aurkezpenetan Argiako kazetari eta liburuaren egile Onintza Iruretak eta Bizkaiko egoitzetako greban parte hartu zuten ELA sindikatuko bi langilek, Marina Costak eta Kontxi Rodríguezek, hartu dute parte.

Hiru hizlariek adierazi digutenez, lau aurkezpenetan harrera beroa jaso dute eta borroka sindikal eta feminista luze eta gogorrari buruz interes handia agertu dute. Asko eskertu dituzte bi grebalarien mezu zuzen eta borrokalariak. Bizkaitarren esanek Kataluniako sindikalismoan pattaldua duten antolaketa eta borrokarako indarra pizteko balio izatea espero dute.

Bartzelonan Collectiu Ronda abokatuen kooperatibak gonbidatu zituen, Terrassan Synusia liburu-dendak, Manresan Bages eskualdeko Acció Sindical-ek eta Igualadan Omnium Cultural erakundeak.

Liburua katalanez Tigre de paper argitaletxearen webgunean eros daiteke; euskarazkoa Argiako Azokan, eta gaztelaniazkoa ohiko liburu-dendetan salgai dago.

Bartzelonan, abokatuen kooperatibaren egoitzan.
Bartzelonan, abokatuen kooperatibaren egoitzan.
Manresan, Bages eskualdeko Acció Sindicalek gonbidatuta, CUPeko egoitzan.
Manresan, Bages eskualdeko Acció Sindicalek gonbidatuta, CUPeko egoitzan.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA