Argia Sariak 2020: Proposatu zure hautagaiak

argia
0
2019ko edizioko irabazleak. Goian, ezkerretik eskuinera: Aritz Leoz (Altsasuko Gurasoak), Juan Carlos Etxegoien Xamar, Miriam Urkia (Euskaltzaindia), Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntza), Pello Urzelai (Berria) eta Maialen Sagues (Askekintza). Behean, ezkerretik eskuinera: Antton Ramirez, Isabel Pozueta eta Izaskun Etxeberria (Altsasuko Gurasoak), Gari Garaialde, Maite Asensio (Berria) eta Ion Cerezo (Askekintza). Argazkia: Dani Blanco

2020ko urtarrilaren 31n banatuko ditugu urteroko Argia Sariak. Zer edo nor sarituko dugu, ordea? Zorionez, gero eta gehiago dago saritzeko eta gero eta korapilotsuagoa da hautaketa egokia egitea. ARGIAko lan taldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen, baina gure begiak mugatuak dira, eta horregatik eskatzen diegu laguntza gure kolaboratzaileei, horrela Euskal Herri osoa hobeto miatu dezakegu eta.

Hala ere, euren ekarpenak, zinez lagungarriak izanagatik, ez dira nahiko guretzat, eta horregatik jotzen dugu gure komunitate zabalera hautagai eske. Beraz, irakurle, 2020ko Argia Sarietarako hautagai egokirik ikusten baduzu, jakinarazi iezaguzu mesedez.

Zer saritzen dugu? Euskarazko kazetaritza eta komunikazioa honako ataletan: prentsa saria, irratia, ikus-entzunezkoak, internet eta sustapen ekintza. Hainbatetan, halaber, Merezimenduzko saria ere banatzen dugu, euskal kulturan edo euskal gizartean nabarmendutako pertsona, lan edo proiektua. Saritu daitezke lan zehatzak, saioak, sekzioak, hedabideak, pertsonak, proiektuak…

Garrantzitsua da hautagaia aipatzea, jakina, baina are garrantzitsuagoa da argudiatzea zergatik sarituko zenukeen. Orain arteko sariei buruzkoak Argia Sariak kanalean ikus daitezke.

Proposamenak bidali helbide honetara: jtorner@argia.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA