ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia adostu genuen 2013an. Ordutik egutegi propioari jarraiki, abenduaren 6an –Espainiako Konstituzioaren omenezko eguna– lanean aritu gara eta horren partez abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, gure jai ofizial bihurtu. Beraz, aurtengoan, abenduaren 2a astelehena denez, zubi egin eta abenduaren 4an, asteazkenarekin, itzuliko gara indarrak batuta, urteko azken txanparako.
1 Iruzkin
Egunon, gure ospakizunak urtean zehar joaten gerana indartzen, guk gerana indartzen degu eta… Urtero abuztuaren 15 ean ahinbat herrietan ospakizunak daude, nere ustez ospakizun horien jatorria Orreagako gudatik dator, baina bizirik irauteko, elizako izen pean omen “Ama birgina eguna” mozorraturik, ospatu degu.
Orreagako guda abustuaren 14an gertatu zen eta hainbat herritik bildu zen jendea Iruña txikitu zuen ejerzitoari, gure lurralde zela adierazteko.
Dirudinez, bildu ziren herrietan ospakizunak urtero errepikatu dute.