Azalpen handirik ez da behar urriaren 12an laneguna zergatik den esateko. Aski da egun honen jatorria oroitzea, ARGIAren Egutegiko gaurko orriak dakarrenez (hemen eskuratu dezakezu 2021eko Egutegia): “Gaurko egunez 1492ko urriaren 12an, Ameriketako jatorrizko herrien genozidioa hasi zen. Espainiarren lehen espedizioak Ameriketara iritsi ostean, kristautasunaren izenean bertako herriak zapaltzeari eta euren aberastasunak lapurtzeari ekin zioten. Indigenen lurretan koloniak ezarri zituzten, ehunka kultura eta hizkuntza desagerrarazi zituzten. Euskaldun askok hartu zuen parte sarraski hartan. Konkistatzaileek ezkutatutako historia maisutasunez kontatu du, besteren artean, Eduardo Galeanok Venas abiertas de América Latina liburuan”.
Arrazaren eguna desagertu arte eta inperialismoaren aurka lanean jarraituko dugu, baita gaurko egunez ere. Iaz, igandea, Deskoloniza gaitezen lemapean egin genuen ARGIAren mendeurrena ospatzeko egun nagusia Donostian. ARGIA Jendearentzat, iazko ospakizunak gogoan, eskerrak COVID-19a 101. urtean iritsi zen…
1 Iruzkin
[…] egun batzuetan harrotasunez esan ohi dugu “Ezer ez ospatzeko, gaur ARGIAn lanean ari gara”. Izan urriaren 12an (Ameriketako jatorrizko herrien genozidioa hasi zen eguna) edo abenduaren 6an (Espainiako […]