ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
- Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
- ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
- Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
- Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Vienatik bueltan ezin kabituta
Atalak: Sailkatu gabea
Argia-ko kideak, hedabide independenteen topaketako hainbat partaide eta antolatzailerekin, Vienako ekonomia eta enpresaritza unibertsitate kanpoaldean. (Argazkia: Peru Iparragirre)
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Komunikazio Zientzia Kritikoen Sarea. Krikowi.net. Nazioarteko talde honek antolatutako Jabetza, hedabideak, publikoa jardunaldietan parte hartzeko gonbitea jaso du ARGIAk. Vienan izan dira Lander Arbelaitz Mitxelena, Gorka Bereziartua Mitxelena eta Peru Iparragirre Albisu ARGIAko ordezkari moduan, lehen aldiz Europa mailako konferentzia batzuetan ARGIA zer den eta nola antolatu eta egituratzen den azaltzeko.
Hiru egunez aritu dira hango eta hemengo adituak beren ikerketak aurkezten mahai-inguru, hitzaldi eta lantegietan, Vienako Ekonomia eta Enpresaritza Unibertsitatean, besteak beste, multinazionalen esku dauden plataformak erabiltzeak dakartzan kontraesanez, datuen jabetzaz, ezkerreko hedabideen eginbeharraz eta hedabideak esku gutxiren menpe geratzearen arriskuaz hausnartu dute. Kokatzeko, irakurle, adibide bat jarri didate bertan izan direnek: “Austrian, mendialdean, klima aldaketak dena pikutara botatzen duenerako, aberatsentzat egin –eta dagoeneko guztiak saldu– dituzten bunker izugarri batzuen inguruko albistea hedabide desberdinetan nola landu eta tratatu den egin dute azterketa eta horren azalpenak eman dituzte”. Hemen ere ongi dakigu erraustegi bati bere izenez deitu edo balorizazio energetikoko planta, oso irakurketa desberdina egin daitekeela.
ARGIAk parte hartu du hizlari moduan Hedabideen jabetza, kapitalismotik harago mahai-inguruan, sakonduz, kazetaritza moduetan baino, enpresa ereduan, azpimarratuz harpidetza sistema, egitura horizontala, soldata berdintasuna… Ondoan izan ditu Bulgariako Baricada hedabidea, Austriako Orange Radio irrati librea eta Alemaniako Jacobin Magazine komunikabidea. Ez oso martxan hasi zaharrak, denak ere; enpresa txikiak.
ARGIAko ordezkariek kontatu dute kooperatiba moduan funtzionatzen duela enpresak, langileena dela, 25 kidez osatua, eta bertaratuek arretaz entzun dituzte euskaldunen azalpenak. Bukaerako galdera asko ere haientzat. Interesa piztu du ARGIAk gonbidatuen artean.
Astekarian erreportajea
Europara joandako hiru lagunek, serio planta izan badezakete ere, egin dute parrandaren bat edo beste ere; eta garagardo artean ere sentsazio bera: jardunaldietan dabilen jendea ia miresmenez gerturatu zaie gehiago jakin gogoz.
Niri laburpen txiki bat egin didate eta astekariko erreportajean xeheago esplikatuko digute egonaldia, baina kontatu dizkidatenek lagundu didate Boligrafo Gorriaren blogeko azken posta hobeto ulertzen. Hegoak eman dizkiete. Orain, lur hartu eta lanean segitzeko unea da