ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
- Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
- Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Bizitza linealak vs. bizitza ziklikoak
Atalak: Elkarlanak, Formakuntza, OlatuKoop
Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez Ara! Gorputzeko kideak (argazkia Urko Apaolaza / ARGIA)
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bizitzak buelta asko ematen ditu. Nork ez du esaldi hori entzun eta esan? Bizitza faseak dira, ziklikoa da eta momentura egokitzen joaten gara. Badu bertute hori gizakiak. Egokitzearena. Baina zer gertatzen da hileko ziklikotasunarekin? Munduaren erdia gara gutxi gorabehera hogeita zortzi egunetik behin hankartea odolez bustitzen dugunak eta ziklo hori ikusezina da eremu askotan. Nola eragiten du gorputzen ziklikotasunak enpresa batean? Hori izan da ARGIAko formakuntza lantaldeak antolatu duen ikasturteko azken saioa.
Ara! Gorputz elkarteko Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez izan dira hilaren 8an Lasarte-Oriako egoitzan. Gaian sartzeko, saioaren hasieran gai-emaileek azaldu diete lehen aldia dela enpresa batetik horrelako proposamen bat jasotzen dutena eta zein arrisku ikusi dituzten saioa prestatzerako garaian. Kapitalismoak bizitzak modu lineal eta ahalik eta produktiboenera bideratzeko intentzio etengabekoa duenean, enpresa batek erabili dezakeelako emakumeen ziklikotasuna bere alde egiteko ere. Alegia, kalkulatzeko noiz eta zenbat denboraz den produktiboena pertsona hori eta noiz atera dakiokeen zuku gehien soilik bere intereserako.
ARGIAren asmoa izan da lantaldean ikusaraztea zer garrantzia duen ondokoa nola dagoen jakiteak edo horrela zergatik egon daitekeen ulertzeak, baita bizitzak modu linealean konprenitzeak sortzen duen biolentziaz kontzientzia piztea ere.
one F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez Ara! Gorputzeko kideak (argazkia: Urko Apaolaza)
Saioaren lehen zatia teorikoa izan bada, sartu dira praktikan ere. Atera dira proposamen batzuk. Hasteko, aldizkariko orrietan espazio gehiago eskaintzea gaiari. Eta, horrez gain, botikinean edo komunetan hilekoarentzako produktuak –ahal bada ekologikoak, azpimarratu dute– jartzeko edo komunak hileko kopa erabiltzen dutenentzat egokitzeko proposamenak bildu dira. Dena den, horrelako gaiak jorratzeko eta lantalde batean beharko lukeen garrantzia emateko eredu falta ere agerian geratu da.
Balorazioa positiboa izan dela adierazi dute langileek. Gizonezkoek gaiarekiko duten ezjakintasuna azpimarratu dute. Ohartu dira ziklikotasun hori beren egunerokoan ikusezina dela, eta sarri ez direla horretaz ohartzen, eta balio izan du taldeko kideek beren esperientziak partekatzeko, jendea irekitzeko eta gaia modu pertsonalagoan mahai gainean jartzeko.