ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
- Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
- Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko apirila
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
- Ziburuko Azoka
Eskoziako lehen ministro Yousaf ARGIAn elkarrizketatu genuen, duela 15 urte
Atalak: Sailkatu gabea
Humza Yousaf izendatu dute Eskozian lehen ministro berri, Nicola Sturgeonek dimisioa eman ostean. Astelehenean jakinarazi dute haren tokia nork hartuko duen: Humza Yousaf Osasun ministroak. SNP alderdi independentistako buruzagitza eman diote 37 urteko kideari.
Humza Yousaf 2008an elkarrizketatu genuen ARGIAn, Lander Arbelaitzek Eskoziatik eginiko Galdeketa ikusmiran erreportajean. Garai hartan, oraindik erreferenduma egin gabe zirela, erreferenduma egin asmo ziren Alex Salmonden alderdia. Ondorengo pasartea egungo lehen ministroaren hitzetan oinarrituta:
Yousaf, 2008an. (Argazkia: Lander Arbelaitz)
Orain urte batzuk, tartan izeneko ohial eskoziarrarekin erkatu zuen bertako gizartea Alex Salmond lehen ministroak. Integrazioa ardatz, kolore ezberdineko marrak elkar gurutzatuz, etorkinen komunitateari bere proiektua babesteko mezu garbia bota zien. Glasgowko unibertsitateko ikerketa baten arabera, Eskoziako hiru etorkinetatik bik independentzia babesten dute.
Pakistango aita eta Kenyako ama ditu Humza Yousafek. Duela 23 urte jaio zen Glasgown, gurasoak bertara bizitzera joan ostean. Independentzia edozein herrirentzat ona dela esaten omen zion aitak gaztetan. Lasai eta garbi egiten du hitz, SNPko Bashir Ahmad legebiltzarkidearen idazkari lanean diharduen gazteak: “Ingalaterran eta beste zenbait herrialdetan baino askoz hobeto gaude integratuta etorkinok Eskozian, hemen inork ez digu eskoziar ala asiar garen aukeratzera behartzen. Hemen bi gauzak batera izan gaitezke”. Horren adibide da, SNPren barne-adar gisa, 2005ean berak sortutako taldearen izena: Young Asian Scots for Independence (Asiar Eskoziar Gazteak Independentziaren alde).
“Errespetua da gakoa, eta behin herri batean errespetuz hartzen gaituztenean, duda barik, guk ere bertakoei gure laguntza eskainiko diegu beren proiektua aurrera ateratzeko”. Bere hitzetan, independentziaren borrokak zilegitasun osoa du Eskozian, sinesmen ezberdinetako jende ezberdina biltzen baitu bere baitan. Laboristek Irak eta Afghanistango gudak babestu izanak ere lagundu ei du etorkinak SNPren altzora eramateko.
– Independentzia beraz, noizko?
– Gure aitak, orain hamar urtetik esan izan dit: “Humza, independentzia bost urte barru lortuko dugu”, beti bost urte. Orain galdetzen badiozu ere bost urte erantzungo dizu; ni baikorragoa naiz, erreferenduma irabazi egingo dugu, eta gazte naizela ikusiko dut herrialde honen independentzia. Ondoren, bizitza osoa izango dut Eskozia independenteaz gozatzeko.
Elkarrizketa amaitu eta argazkiak ateratzera bidean, Bashir Ahmad bilera batetik iritsi da bulegora. Ahmad da Eskoziako historian hautatu duten asiar jatorriko lehen legebiltzarkidea. 68 urterekin, baxu egiten du hitz, baina beti begietara begira.
– Zergatik babestu behar luke etorkinak Eskoziaren independentzia? –bota diogu galdera boteprontoan, aurkezpenen ostean.
– Errespetu handiz guregana hurbildu den herria delako hau eta bidea batera egitera gonbidatu gaituztelako. Horrez gain, herri honen partaide izaki, hobe bizi nahi dugulako.
Legebiltzarreko korridoreetan dabiltzan zurrumurruek diotenez, Bashir Ahmad laster erretiratuko da eta Humza Yousaf gaztea izango da bere lekua hartuko duena.
Argi dago, Bashir Ahmaden lekua baino, Alex Salmonden lekua hartu duela Yousafek. Zorterik onena opa diogu Euskal Herritik!