Durangoko Azokaren oso balorazio positiboa ARGIAtik

argia
0

CVy_GXgWwAAG6gN.jpg large

Urte berezia izan da aurtengoa ARGIArentzat. Lehen aldiz postu hirukoitza jarri dugu Durangoko Azokan, eta stand irekia izanik, herritarrekin parte hartu eta eman-hartzeko leku polita bihurtu da gure erakusleihoa. Axpi marrazkilariaren muralak apaindu du aurtengoan bost egunez ARGIAzaleen bilgune izan den txokoa.

12310670_10153751118979929_245831280018936414_n

Harpidetzei dagokienez demaseko urtea izan da. Azokak iraun duen bitartean harpidetza berri ugari egin dira. Asko izan dira Durangora harpidetza propio egitera gerturatu diren ARGIAzaleak eta bereziki poztu gaitu horrek, komunikazio proiektua bultzatu eta babesa emateko erabakien ingurukoak gurekin elkarbanatu baitituzte. Eskerrak eman gura dizkiegu denei.

Harpidedun berriak ez ezik, asko izan dira gure erakusleihora gerturatu diren ARGIAzaleak. Aspaldiko lagunak eta harpidedun fidelak, ARGIA berrituaren inguruko iritzia ematera gerturatu eta gure komunikazio proiektuari babesa eman diotenak. Oso pozik gaude jendearen harrerarekin, gerturatu den jende andanarekin. Giro onean (sagardo botilak ez baitira falta izan) egun ederrak eta hunkigarriak bizi izan ditugu Durangon.

12321299_10153751119549929_7355828388073967963_n

Jakoba Errekondoren liburuari dagokionez, arrakasta itzela izan du Bizi Baratzeak. Durangoko Azokarako eskaintzan, gainera, liburuarekin batera Alkartasuna Kooperatibarekin elkarlanean, Ilargiaren egutegia banatu dugu. Hori, eta bertan ibili diren denei bezala, baita etxean landatzeko letxuga bana ere. Aurtengo azoka sekula baino azokagoa izan dela esan daiteke. Eta azoka orotan bezala, salerosketarako gune ez ezik, iritzi eta jakintza trukaketarako gune bihurtu da. Tartean, ezin aipatu gabe utzi zalantza eta galderak plazaratzeko Jakobaren landareen psikiatrikora gerturatu den jendetza.

12313634_10153751118919929_6085545145395892672_n

Ildo nagusiak horiek izan arren, urtero bezala asko izan dira ARGIAko egutegiaren bila etorri diren lagunak. Era berean, Azken txorakikeriak liburua, Europako Herrien Mapa eta mahai jolasak oso ondo saldu dira. Pozarren gaude, jendearen babesa bertatik bertara sentitzeaz gain, salmenta emaitza oso onak izan ditugu eta.

12308327_10153751118984929_3654784297032103494_n

Gure gunean Kortxoeneako dokumentala ere aurkitu ahal izan du erosleak, eta diruaren %100 gaztetxeko kideentzat izan da, zeina epaiketen gastuei aurre egiteko baliatuko baituten.

12308674_10153751119159929_772841188464305169_n

Ortutik Ahora elkarteko kideen eskutik pintxo ekologikoak ere dastatu genituen Plateruenean.

 

Ostiralean Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ikaragarrizko giroa jarri zuten gure gunean letxugak banatuz.

ARGIA proiektuari buruz argibideak emateko aukera izan dugu Kabi@ gunean, bai Argia eta Sarea hitzaldian, baita hedabideen etorkizunari buruzko mahai-inguruan. Gure taldeko enpresa den iametza interaktiboak Datraolat proiektuaren nondik norakoak ere azaldu ditu.

CVeO-mhWoAIObzd.jpg large

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA