ARGIAren Barrenak
1919-2019 mendeurrena
by argia
  • 1919-2019 mendeurrena

ARGIAk 100 urte: Jatorrira bidaia (otsailaren 23an Iruñean)

argia
2019-02-08
1

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Dirudi titulu espiritual bat. Dirudi xaman batek bere kontsulta dotore eta ez hain xamaniko batean esan diezazukeen esaldia. Dirudi orain hain modan dauden familia konstelazioetako baten afixa. ARGIAk, oraindik bederen, ez du hain espiritualera jo, eta benetako gertakizunetan oinarritutako historia kontatuko digute orduko testiguek Iruñean otsailaren 23an egingo dugun egun-pasa berezian.

Eta egun-pasa bada zergatik ez deitu bere izenez? Zergatik ‘Jatorrira bidaia’? Dena hasi baitzen 1919an Iruñean. Dena hasi zen Iruñeko Kaputxinoen komentuan, eta handik ekingo zaio Iruñean barna egingo den ibilaldi gidatuari. Ibilbide historikoa izango da, “Iruñea, gakoa den hiria euskara eta nazioarentzat” gai hartuta.

Kaputxinoen komentua izango da abiapuntua. Otsailaren 23an, larunbata, goizeko 11etan egingo dugu zita bertan (Errotazar kaleko 42 zenbakia), eta han lehen azalpenak emanda, Arrotxapeako Arga Jatetxea izango da bigarren parada. Auzoaren eta 60ko hamarkadako langile mugimenduaren arteko harremanez hitz egin ostean, Alde Zaharrean ginkana bat izango dugu prest. Gaia: euskara eta batasun nazionala. Froga eta galderetan lagunduko dute gaur egun ARGIAko kolaboratzaile diren edo inoiz izan diren kolaboratzaile nafarrek.

Eman izena garaiz, bazkaritarako: argiak100urte@argia.eus -era idatzita

Baina egun-pasarik ez da bukatzen otordurik gabe, eta jolasa bukatzerako Zaldiko Maldiko elkartean prest izango dugu bazkaria, goizean zehar jasotako informazio guztiaren digestioa hobeto egiten laguntzeko. Hori bai, mesedez eskatzen da bazkaritara gelditzeko asmoa duzuenok ahalik eta azkarren emateko izena, zenbat izango garen jakin eta ondo antolatu ahal izateko. Beraz, idatzi argiak100urte@argia.eus helbidera edo deitu 616 79 62 84 zenbakira.

Mendeurrena aitzakia polita da ARGIAk urte hauetan guztietan zehar bere inguruan bildu dituen langile, kolaboratzaile eta ARGIA Jendea berriz ere sorlekuan biltzeko, festa giroan. Baina noski, ez da inorentzat itxia, eta euskaltzale orori deia luzatzen diogu egun-pasan parte hartzeko.

Espiritualetik ez, baina izpiritutik asko duen bidaia izango da. ARGIAren hasierako izpiritu hark bizirik baitirau oraindik ere.

1 Iruzkin
    Damaso Intzari elkarrizketa 1986an: Sortzailearen hitzak | ARGIAren barrenak (e)k dio: Erantzun
    2019-02-08, 8:19

    […] Otsailaren 23an dugu Kaputxino historikoaren nahiz Zeruko Argiaren sorreraz gehiago jakiteko parada. Egun pasa antolatu dute ARGIAko lankideek Iruñean, atzera begirako ariketa kolektibo gisa, ARGIA Jendearentzat eta interesa duen ororentzat (hemen egun horri buruzko xehetasun denak). […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Damaso Intzari elkarrizketa 1986an: Sortzailearen hitzak2019-02-08
Asteko portada hautatua: 1984ko otsailaren 26a2019-02-08
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA