ARGIAren Barrenak
Liburuak
by argia
  • Liburuak

“Berdea da more berria” liburua aurkeztuko du ARGIAk otsailaren 20an

argia
2019-02-14
1
Aurkezpenak Bilbon eta Baionan izango dira.
Aurkezpenak Bilbon eta Baionan izango dira.

“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean egin dugu. Onintza Irureta Azkune da egilea eta hitzaurrea Irantzu Varela Urrestizalak idatzi du. Otsailaren 20an, Bilboko Bira Kultur Gunean aurkeztuko dugu, 19:00etan.

Zortzi protagonista

Liburuko protagonistak emakume grebalariak dira. Zortzi borrokalari elkarrizketatu ditugu: Maribel Sampedro Martínez, Ainhoa Menéndez Llamosas, Marina Costa Bonome, Verónica Aguado Otero, Lara Góngora Góngora, Marisol Rueda Espinha eta Aitziber Tolosa Contreras. Haien ahotik kontatzen da 2016ko greba handia. Halako indar erakustaldia ez da, ordea, hutsetik sortu. Liburuaren lehen zatian, 1980ko urteetara egin dugu atzera. ELA sindikatuak sektorean egindako apustuaren giltzarriak azaldu ditugu eta egoitzetako emakume zaintzaileen hazte prozesua kontatu.

2016ko martxoan hasi zen dena. Ia bi urtez luzatuko zen borroka, 378 egun greban. Bizkaiko zaharren egoitzetako langileak kokoteraino zeuden. Ia langile guztiak emakumeak ziren, zaintza lanak egiten dituzten gerokultoreak, lan baldintza kaskarretan. Ustekaberik ez, zaintza beti bezala emakumeen ardurapean, ordainik gabe edo gaizki ordainduta. Bosgarren hitzarmena sinatzea garaipena izan zen, baina borroka hark lan baldintzak hobetzea baino dezentez gehiago lortu zuen: emakumeak ahaldundu ziren, zaintza erdigunean jarri zuten, gizartea sentsibilizatzea lortu zuten, eta beste sektore feminizatu prekarioentzat eredu eta hauspo izaten ari da.

Liburu aurkezpenak

Otsailak 20, Bilbo, 19:00etan, Bira Kultur Gunean
Martxoak 7, Baiona, 20:30ean, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan

LIBURUA SALGAI DAGO Argiaren Azokan.

argiaberdea da more berriabizkaiko egoitzetako grebalariakgrebaliburua
1 Iruzkin
    Hizkuntza eskubideen urraketez Arkaitz Zarraga eta Eneka Alvarezekin ARGIA astekarian | Bilbo Hiria irratia (e)k dio: Erantzun
    2019-02-14, 21:31

    […] biei eta biek amaitu dute isun banarekin. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak jaso eta Berdea da more berria liburuaren inguruko erreportajea komentatu digu. Abeltzain txikiek animalista eta beganoi […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Asteko portada hautatua: 1984ko otsailaren 26a2019-02-08
Asteko portada hautatua: 1972ko ekainaren 112019-02-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA