Astean asteko historia: 1970eko maiatzaren 24a

argia
0

[Koldo Izagirre] Ugariak eta aspaldidanikoak ditugu guraso euskaldunek sinaturiko eskabideak, seme-alabei ez uzteko inondik inora euskaraz egiten eskolan. Gorabidea gaztelania zen, euskarak baserrirako besterik balio ez, edo arrantzarako, edo…

Ez dozu abade gura, semetxo?

Eta fraide?

Ez dozu moja gura, alabatxo?

Atzera samar geratutako maisua ekarri zioten Amorotoko herriari, pedagogia berriko ikastaroetan egon gabea noski, gizajo samarra ere bai halako arloteen artera onartzeko. Usnatzen zen garai berriari egokitu nahi ezeko frankista zintzoa zatekeen, noski, denok ez dugunez balio gure balioak abandonatzeko.
Eskandalua Amoroton?

Gernikan, Getxon, Bilbon, zeinen berba ikusgarriak hodei zuri eta grisetan, zelako berba garratzak ibaiko ur uherretan eta leihoetako beira garbietan, No se habla en vasco bulegoan, lantegian, tabernan, medikuarenean, No se habla en vasco okindegian, futbolean, soziedadean, No se habla en vasco larrean, bankuan, hondartzan, No se habla en vasco gure artean.

Amoroton, erdalduna maisua eta Zamorakoa izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA