Twitterrek berraktibatu du @ArgiaEnglish kontua, hainbat egunez ezgaituta izan ostean

argia
0

argia-english1

Joan den larunbatean sortu genuen Twitterren Euskal Herriari buruz ingelesez informatzeko @ArgiaEnglish kontua. Ordu gutxitan 200 jarraitzaile lortu ostean, hurrengo eguneko giza katearen berri ingelesez ematea zen asmoa.

Hainbat txiolarik poza adierazi zuten berriarekiko.

Hala ere, gure sorpresarako Twitterrek kontua desaktibatu zigun gauean, inongo azalpenik eman gabe.

 

Gauean bertan eman genien Twitterreko kideek arazoaren berri, baina ez genuen erantzunik jaso. Gauzak hala, ezin izan genuen igandean erabili eta horrenbestez, ARGIAko kontu nagusia baliatzea erabaki genuen egunaren kronika itzulia zabaltzeko.

 

Ondorengo egunetan ere egun bakoitzean email bana idatzi diegu, eta dagoeneko beste kontu bat sortzea buruan genuela, kontua aktibatu digute berriro.

support

Aurrera jarraituko dugu Euskal Herriari buruz ingelesez informatzeko hartutako erabakiarekin. Helburua, nazioartera Euskal Herriko informazio zuzena helaraztea da.

Honekin lotuta, eta amaitzeko, adierazi nahi dugu ARGIAko kideok oso pozik gaudela ingeles hiztun aurrerakoien artean webgune erreferentea den Open Democracyn argitaratu baitute ingelesera itzuli genuen Pello Zubiriaren kronika. Creative Commons lizentziei esker gure albiste garrantzitsuak nazioarteari guk geuk kontatzea da asmoa. Pixkana, baina hasi gara.

open-demo

Facebooken: Argia English

Twitterren: @ArgiaEnglish

Argia.com/English kanala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA