‘Txori urdinak’ liburua aurkeztuko du ARGIA-k Gasteizen

argia
0

Zigor Olabarria Oleaga ARGIAko kazetariak larunbatean aurkeztuko du Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua, Hala Bedi irratiaren lokalean (Bueno Monreal, 16), eguerdiko 12:00etan.

Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna eta hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.

Olabarriaz gain, Cobosen arreba Silviak eta Mitxel Sarasketa preso ohiak ere hartuko dute hitza, eta Santi beraren ahotsa ere entzungo da, grabazio baten bitartez.

Aurkezpena zuzenean emitituko du Hala Bedik, eta Zaballako espetxean dauden presoek, Santik tartean, saioa entzun ahal izango dute.

Oharra: Aurkezpen ostean Gaztetxean egitekoa zen kontzertua bertan behera geratu da, musikarietako batek COVID-19an positibo eman duela-eta. Dena den, Hala Bediren lokalean mokadutxoa izango da.

– Liburua erosi nahi baduzu ARGIAren azokan daukazu.

– Liburuaren harira elkarrizketa Zigor Olabarriari eta Santi Cobosi (PDF)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA