Hurrengo geltokia Durango

argia
0
Argazkia: Dani Blanco.

(Itsaso Zubiria Etxeberria) Inguruan sumatzen da dagoeneko Durango-usaina. Hasiak gara abenduko zubirako planak egiten eta askoren asmoetan sartzen da azokara bisita bat egitea. Landako eraikina existitu aurretik azoka karpa zuri eta hotz hartan egoten zenetik hutsik egin gabe, aurten ere bertan izango da ARGIA. Eta Landakotik kanpo ere, aurten mahaia jarriko du ARGIAk: elizako arkupean eskuratu ahal izango ditugu herritar denek ARGIAko produktu guztiak.

Landako barruan zein elizako arkupean erosi ahal izango diren nobedadeen berri ari gara ematen astekariz astekari eta ez naiz berriz gehiegi sartuko zerrendan, baina mahaietan ondo ikusteko moduan topatuko ditugu Txori Urdinak, Bidean eta Sendabelarrek dakitena liburuak, Xapoketan puzzlea, Ilargia eta Landareak 2022 agenda, Ilargiaren Egutegia, ARGIAren 2022ko egutegia, eta abar. Horrez gain, bertan sustengatu ahal izango dira ARGIAk bultzatuta sortutako “Inor ez da ilegala” edo “Lurra herriari deika” bezalako proiektuak. Eta, noski, ARGIA proiektua babesteko harpidetzeko aukera ere beti egongo da.

Abenduaren 4tik 8ra ospatuko da azoka eta ARGIA Landakoko Goienkale 68-69-70 standetan egongo gara. Hori non dagoen? Plateruena aldetik, erdiko atetik sartuta, aurreraino joan (informazio gunea egoten da leku horretan) eta eskuinera.

Durangon izango dira irakurleekin hitz egiteko eta zalantzak argitzeko gogotsu Jakoba Errekondo, Garbiñe Larrea, Zigor Olabarria eta Koldo Rabadan, Iñaki Sanz eta Eñaut Aiartzaguena, nobedadeen egileak.

Durangora joan ezin eta Lasarte-Oria eskueran geratzen zaionak ere abenduaren 6 eta 7an aukera izango du ARGIAren pabiloitik pasa eta bertako dendan ARGIAren produktuak lortzeko. Zirkuitu ibilbidean, 15. pabiloian aurkituko gaituzu.

ARGIAren hitzaldiak Durangon

Aurten Durangoko azokara zein egun eta ordutan joan aurrez erabaki beharra dago, ordu eta erdiko txandak izango baitira, aldiko 1.200 pertsonarentzat, COVID-19 neurriak direla-eta. Izena Durangoko Azokaren webgunean emango da. Eguna eta ordua hartzerakoan, kontuan izan plana biribiltzeko ARGIAk egingo dituen ordu erdiko aurkezpen-hitzaldi hauek:

ABENDUAK 4, LARUNBATA

Ilargia eta landareak agenda
Jakoba Errekondok ilargian oinarritutako 2022ko agenda aurkeztuko du.
Abenduak 4 12:00etan
Durango Musika eskolan.

ABENDUAK 5, IGANDEA

Xapoketan puzzlea
Iñaki Sanz eta Eñaut Aiartzaguenak aurkeztuko dute.
Abenduak 5 10:30ean
Durangoko Saguganbaran.

Bidean
Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa
Koldo Rabadan Izagirrek liburua aurkeztuko du.
Abenduak 5 11:30ean
Durangoko Musika eskolan.

Ilargiaren egutegia
Jakoba Errekondok ilargian oinarritutako 2022ko egutegia aurkeztuko du.
Abenduak 5 16:00etan
Durangoko Musika eskolan.

ABENDUAK 6, ASTELEHENA

Txori urdinak
Espetxe sistemaren erretratu bat Santi Cobos presoaren bizipenen bitartez
Zigor Olabarriak liburua aurkeztuko du.
Abenduak 6 11:30ean
Durangoko Musika eskolan.

Etxeko landareak
Jakoba Errekondok liburua aurkeztuko du.
Abenduak 6 16:00etan
Durango Musika eskolan.

ABENDUAK 7, ASTEARTEA

Sendabelarrek dakitena
Ezagutu, bildu eta erabili
Garbiñe Larrea Iturraldek liburua aurkeztuko du.
Abenduak 7 11:00etan
Durangoko Musika eskolan.

Durangoko eliz atariko aterpean Inor ez da ilegala eta ARGIAko argitalpen denak erosi ahalko dira Durangoko Azokako egunetan.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA