ARGIAren barrenak
Hasiera » Komunitatea » [Komunitateari oharra] ARGIA berriz ere Jaurlaritzaren diru banaketatik baztertua. Babestu independentzia.
Aza26 0

[Komunitateari oharra] ARGIA berriz ere Jaurlaritzaren diru banaketatik baztertua. Babestu independentzia.

Atalak: Komunitatea

Eskandalu baten inguruan informatzeko idatzi dugu ondorengoa, iruditzen baitzaigu ARGIAren irakurleak ezagutu beharreko zerbait dela. Asteazkenean publiko egin dugu albistea: Eusko Jaurlaritzak hainbat hedabideren artean 5 milioi euro banatu ditu “pandemiaren eraginari” aurre egiteko, baina beste hainbat komunikabideri ez dio zentimo bakar bat ere eman, tartean ARGIAri.

Diru publiko gehien jaso ohi dutenak dira berriz ere denon dirua jaso dutenak. Eguneroko prentsa idatzi eta irratiei eman die diru hori Jaurlaritzak (%93,4 gaztelaniazko hedabideentzat izan da). Vocento taldeko El Correo eta El Diario Vasco egunkariek 2,3 milioi euro jaso dituzte eta Noticias taldekoek ia milioi bat.

ARGIAtik Jaurlaritzari zuzenean galdetu diogu zein irizpideren arabera utzi dituzten kanpoan gurea bezalako hedabideak eta gure irakurleak, eta erantzuna motza bezain etsigarria izan da: “Egiturazko gastu gehien dituzten euskarriak izan ditugu kontuan”. Hau da, nahiz eta jakina izan pandemiak gizarteko sektore guztietan izan duela eragina, hedabide guztiak barne, Jaurlaritzak soilik zazpi egunkari eta zortzi irrati aukeratu ditu bultzada emateko.

ARGIAn ere eragin du pandemiak, nola ez, baina eutsi diogu; esfortzu handia egin dugu herritar guztion informazio eskubidea bermatzeko. Are gehiago, askotan esan dugun bezala, ez dugu inor ARGIArik gabe utzi arazo ekonomikoengatik, ezta aurrerantzean utziko ere.

Baina hori ez da dena. Bost milioi euro horiez gain, COVID-19ari lotutako publizitate instituzionalaren banaketa aztertu dugu eta hemen ere ikus daiteke zein hedabide lehenesten dituen Lakuak diru publikoarekin eta zein baztertu: El Correori 691.969 euro eman zizkion pandemiarekin loturiko iragarkien bidez, El Diario Vascori 413.018, Deiari 312.466… Zenbat jaso du ARGIAk? 2.700 euro.

Dirua emateko orduan, CIESeko audientzia datuak izan ditu kontuan Jaurlaritzak. 2021eko inkesta horren arabera, soilik papera kontuan hartuta, 64.000 lagunek irakurtzen dute ARGIA astero EAEn eta Nafarroan 12.000 lagunek –Ipar Euskal Herriko daturik ez du eskaintzen–, inoiz izan dugun emaitzarik onena. Baina badirudi milaka irakurle horiek ez dutela pandemiari lotutako ekimen publikoez informatuta egoteko eskubiderik.

Bistan da erabaki politiko horiekin eta baliabide publikoak erabiliz hedabide batzuk indartzen dituztela beste batzuen kalterako. Tamalez, ez da ezer berria. Ez da lehen aldia diru publikoaren banaketan ARGIA baztertzen dutena.

Kazetaritza independentea izan dadin, jendearen babesa beharrezkoa da

Horrelako egunetan inoiz baino ageriago geratzen da: kazetaritza independenteak jendearen babesa behar du ezinbestean. Eta areago, euskaraz informatuz gero.

ARGIAko kideen diru ekarpenak egiten du posible komunikazio proiektu honek aurrera jarraitzea oztopo guztien gainetik, eta hala egiten jarraitzeko asmo irmoa dugu.

Babesa duenak ere, desberdin egin dezake. Horri esker hasi gara ARGIA herriz herri eta auzoz auzo bizikletaz banatzen, edo kendu ditugu webgunetik multinazionalek gure datuekin negozioa egiteko zeuzkaten tresnak. Jendeak proiektu hau babesten duelako eskaini ditzakegu eduki guztiak doan eta Creative Commons lizentzia librepean, euskarazko multimedia biltegi osatuena barne.

Horregatik, oraindik ARGIAko kide ez bazara, gauza bat eskatu nahi dizugu: BABESTU INDEPENDENTZIA.

Merkatuaren logika gailendu eta proiektua bere osotasunean kontuan hartzen duen eredua da gurea, dirutan preziorik ez duten balioak bultzatzen ditugulako. Zuk ere proiektu honen parte izan nahi baduzu: EGIN ARGIAKOA

Denon artean lortuko dugu proiektua indartzen jarraitzea, babesa duenak zaindu dezakeelako elkar.

ARGIAko lantaldea.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • ‘Ño!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk
  • Señorek ere badute podcasta
  • Ondo informatuta egoteko buletina
  • Mugikorrari ere hitz egin euskaraz
  • Azoka egunarekin nahikoa ez

Iruzkin berriak

  • Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea
  • Ziburuko Azoka

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA