ARGIAren Barrenak
Sailkatugabeak
by argia
  • Sailkatugabeak

‘Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?’ Mahai-inguru musikatua

argia
2014-09-17
1

mahai-ingurua

Usurbilgo Sutegi kultur etxean Independentzia ikusmiran. Zein estrategia behar du Euskal Herriak? mahai-inguru musikatua antolatu dugu asteazkenean, irailaren 24an arratsaldeko 19:00etan.

Bertan arituko dira Asier Blas Mendoza politologo eta irakaslea eta Iñaki Antiguedad Auzmendi hidrogeologia katedradun eta Amaiurko parlamentari ohia. ARGIAko kolaboratzaileak dira biak. Lurraldetasuna, desobedientzia, bake prozesuaren ataka, herrialde independentisten arteko konparaketa… Afera horiez eta  independentzia lortzeko estrategiez  mintzatuko zaizkigu Usurbilen.

Carles Belda i Valls (Sabadell, 1972) soinujole katalan-euskaldunak musikaz bustiko ditu zuzenean mahaikideen hausnarketak. Belda Zugarramurdin bizi da egun, baina lotura estua mantendu du Kataluniarekin eta bertako ezkerreko mugimendu independentistarekin:

 

1 Iruzkin
    Herri bat zer izan kartan aukeratu ahal balitz bezala | Gaitzerdi (e)k dio: Erantzun
    2014-09-19, 9:25

    […] galderei erantzutea baino. Ez ote litzake irailaren 24an (asteazkena) Usurbilen egingo dugun Independentziari buruzko mahai-ingurua gurasoentzako hitzaldi pedagogikoen eskaintzetan txertatu […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Irailaren 26an kontzertua Lasarte-Orian, ARGIAren alde2014-09-15
Flandriarrek prentsa independentea nahi dute2014-10-16
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA