ARGIAren Barrenak
Sailkatugabeak
by argia
  • Sailkatugabeak

Yallah ekimena aurkeztu dute, Palestinarekin elkartasunez eta ARGIAren atxikimenduarekin

argia
2014-12-02
1

yallah

Yallah-EH ekimena aurkeztu dute joan den larunbatean Gernikako Astran. Mundu mailako BDZ mugimenduarekin bat egiten duten Euskal Herriko eragileak mapa batean bistaratzea da asmoa.

Baina zer da BDZ, BDS ingelesez? Ekonomia eta politikan Israeli presioa egiteko mundu mailako kanpaina da. Horretarako boikota, desinbertsioa eta zigorrak eskatzen ditu. Ondorengoak dira finkatutako hiru helburuak: Israelek Palestinaren okupazio eta kolonizazioa amaitzea, Israelgo estatuan bizi diren arabiar-palestinarrei gainerako herritarren eskubide berak onartzea, eta errefuxiatu palestinarrek sorterrira itzultzeko duten eskubidea errespetatzea.

Kanpaina 2005ean abiatu zuten Palestinako 171 herri-eragilek, eta hamarkada baten ostean Israelgo lehen ministro Netanyahu iritsi da esatera “palestinarrek gidatzen duten BDZ kanpaina Iranen programa nuklearra bezain arriskutsua” bihurtu dela Israelen etorkizunerako.

Mapa interaktibo bat sareratu dute, palestinar kausarekiko elkartasuna ikusgarri egiteko. Hainbat arlotako eragileek konpromisoa hartzea bilatuko dute, orain arte Euskal Herrian boikota kirol eta kultur arloetan landu baita gehienbat.

Palestinako gizarte zibilak abiatutako ekimena da hau, giza eskubideen errespetuan oinarritua. Horregatik, ARGIAn Palestinaren egoeraz informatzen dugu, ikusgarritasuna emanez Euskal Herrian. Hegoafrikako apartheidaren kasuan gertatu zen bezala, presio ekonomiko eta politikoak, Israelen jarrera antidemokratikoak aldatzea ekar dezakeela pentsatzen dugu.

Uste dugu halako ekimen bati egin diezaiokegun ekarpenik handiena berari buruz informatzea dela, nahiz eta gure baliabideak murritzak izan. Argia.eus/palestina kanalean herrialdeari buruzko informazio guztia biltzen ari gara, eta Argia.eus/israeli-boikota kanalean dago boikot kanpaina honi buruzko informazioa.

Euskal Herriko 11 eragileren atxikimenduarekin jaio da Yallah ekimena:

Instituzioak: Arbizuko Udala

Komertzioak/enpresak: Garraxi taberna Gasteizen, Candido Besa upategia.

Irakaskuntza: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle kontseilua.

Kultura: EHZ elkartea, Arramazka taldea.

Kirola: Emarri (Astigarraga, Oiartzun eta Lezoko harri tiratzaileak).

Elkarteak/erakundeak: Gernikako Ernai.

Komunikabideak: ARGIA.

Arlo ugaritako erakunde gehiagok BDZ kanpainarekin konpromisoa hartzea du helburu ekimenak.

argia-yallah

1 Iruzkin
    Ainara G. (e)k dio: Erantzun
    2014-12-03, 0:43

    Biba zuek ARgia! Milesker zuen lan finagatik. Milesker Palestinari egiten diozuen jarraipenagatik ere!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%20ko beherapena ARGIAko irakurleek Arriagako 'Sortuko Dira Besteak' eta 'Imanol Gogoan' kontzertuetan2014-11-24
Euskararen Nazioarteko Egunean, ARGIAk jai2014-12-02
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA