“Auzolan esperientziak” eta “Prekarietatearen aurpegiak” sailak bukatu ditugu

argia
0

argazkia

2013ko irailean abiatu genuen Auzolan esperientziak saila Argian. Euskal Herrian arlo sozial, kultural, ekonomiko eta abarri lotuta martxan dauden auzolan proiektuak ekarri ditugu ordutik, herritarron arteko elkarlanari esker aurrera ateratako proiektuak beti izan direla baina krisi garaian alternatiba interesgarria direla iritzita. Lide Hernando eta Martin Vicioso kazetariak arduratu dira atal honetaz eta jaso dituzten esperientzien bilduma osatua aurkitu dezakezu gure webgunean: Auzolan esperientziak.

Prekarietatearen aurpegiak sailari berriz, 2014ko urtarrilean ekin genion. Prekarietate egoera bizi duten pertsonei ahotsa eman diegu tarte honetan eta besteak beste, etxetik kaleratuek, pentsiodunek edo hezkuntza eta osasungintzako murrizketak jasan dituztenenek euren esperientzia kontatu digute. Sail honen bilduma ere webgunean duzue irakurgai: Prekarietatearen aurpegiak.

Euskal Herriko eta garaiko errealitatea hobeto ulertzen lagunduko diguten proiektuak eta ahotsak biltzen jarraitzea da asmoa, eta horretarako atal gehiago abiatuko ditugu aurrerantzean ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA