ARGIA eraberritua: topa dagigun!

argia
0

_I4A0360_baja

Lasarte-Oriako egoitzan bildu ginen ARGIAko kide, kolaboratzaile nahiz lagunak astekaria itxuraz eta mamiz eraberritu dugula ospatzeko.

Ostegun arratsaldez gure erredakzioak ez-ohiko itxura hartu zuen. Lasarteko pabiloian kolaboratzaile, lagun eta ARGIAko kide ugarik aurkezpen-festa txiki batekin ospatu genuen astekari eraberritua jadanik kalean dela.

Urtebetez eraberritze prozesuan murgilduta aritu da ARGIA, proiektu jasangarri, parekide eta parte-hartzailean sakondu dugu, etxe barrutik hasita. Astekaria balio horiek islatzen dituen emaitza komunikatiboa da. Lehen ale eraberrituan argitaratu dugun editorialean diogun bezala ARGIAren inguruan bizi-bizi dagoen komunitateari beste zerbait eskaini nahi dion hedabidea garelako erabaki genuen aldizkaria eraberritzea eta, besteak beste, ertzetako gaiak erdigunera ekartzea.

Osteguneko aurkezpen ekitaldian izan zirenek aukera izan zuten ARGIAren egoitza ez ezik, guretzako funtsezkoak diren AmetzagaiƱa Taldeko beste enpresen instalazioak bisitatzeko. Hala, Antza inprimategian astekariko orrialdeek egiten dituzten itzulipurdiak ikusi genituen gure begiz.

_I4A033_baja9

_I4A0345_baja

Proiektu komunikatibo honen inguruan azken hamarkadetan sortu diren informatika teknologia, diseinu grafiko eta zerbitzu enpresek euskal prentsaren bilakaeran zer nolako garrantzia izan duten agerian geratu zen bisitaldian: pabiloi horietan sortu zen, azpiegitura-sare horri esker, duela justu 25 urte Euskaldunon Egunkaria.

Amaieran, denok batera ARGIAren alde topa egin eta berriketaldiekin segitzeko parada izan genuen bertako jan-edanen bueltan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA