Pirataz, Niko Etxartez edo atez ateko zintzilikarioz disfrazatzean, zein garen ez dugu ezkutatzen. Beste era batez agertzen gara. Mozorroa janzteak, aldiz, gu garena alboratzea dakar, ezezagun bilakatzea. Horregatik aurpegia estaltzea edo beltzez margotzea da bizirik dirauten Euskal Herriko eta Europa mendebaldeko inauteri askotako ezaugarrietako bat. Norberaren berezko usaina ezkutatzen duenik ere bada, kirats handiko larruak jantziz edo animalien odolaz bustiz, adibidez. Inauteriak bizitzeko era hori oso presente duen herrietako bat da Ituren.
Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)