Desindustrializazioaren mamua

1973an 5.380 langile aritzen ziren Sestaoko Babcock & Wilcox fabrika ezagunean. 392 langile ziren 2011n itxi zutenean. Haren hondarrak iraganeko eta gaur egungo mamuaren lekuko dira; egun ere sistemak enpresak ixten edo deslokalizatzen jarraitzen baitu. Sestaon bertan, ACB enpresak urtebetez itxiko du behin-behinean, eta gero behin betiko, 335 langile eta familien kalterako, Araban, Aernnovak jarraitzen du ehunka lanpostu murrizten eta TRW multinazionala ere prest dago Nafarroan ehunka lanpostu desagerrarazteko.

Argazkilaria: Sergio Suhigarai

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.