Gidoitik atera

Brasilen, hauteskundeak galdu bezain laster, Bolsonaro Trumpen altzora erbesteratu da. Hauteskundeak ez direlako bidezkoak izan eta bera baizik ez delako egiazko presidentea, nahiz eta bere alderdiak berak ere ez duen hori babesten. Netanyahuk gehiengo absolutua galdu egin du, eta errua, nola ez, palestinarrena da inoiz baino gehiago bozkatu dutelako eta israeldarrek aldiz ez dutelako hainbeste egin. Espainian Abascalek Barne ministro ikusten du bere burua eta Frantziako Le Penek presidente. Haien eskuliburuak dio irabazten ez badute, hauteskundeak ez direla bidezkoak. Itxura aldatu dute, aspaldiko gidoia ez.

Argazkia: Segurtasun agente batek manifestari bat kanporatu du dirua bidegabe erabiltzeagatik kondenaturiko Marine Le Penen presidentetzarako kanpainaren aurkezpen batetik. Alain Jocard – Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.