Putre arteko egunak

Espekulazioari batzuek deitzen diote etxebizitzaren “krisia”, bada berau zer den ulertzeko Erandio leku ona da. 100 bat etxebizitzak osaturiko Los Ochos bizitegi-multzoa 150 familiaren bizitokia da. Mosaic inbertsio funts estatubatuarrak erosi zion dena La Caixa bakuari. Eta diktadore onen gisara bi aukera eman dizkie bizilagunei: dirutza gastatu eta pisua erosi ala kale gorrira joan. Gordina da, baina ez da salbuespena. Balmasedako La Calzadako bizilagunak ere gizagabekeria horri aurre egin behar diote, kasu honetan Farley funts espainiarrak behartuta. Eta atzera ere, erakunde publikoen eraginkortasun ezaren aurrean, sostengurik handiena izan dira sindikatuak eta gizarte-mugimenduak, salgai jarritako bizilagunentzat.

Argazkia: Protesta Bilbon, greba orokorrarekin bat. Aitzol Zamalloa Lekerika
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.