NBEren klima-aldaketari buruzko COP31 goi-bilera amaitu da, ikatza, petrolioa eta gasa uzteko prozesuaz akordiorik lortu gabe. Orain hilabete gutxi, NBEk berak bere egin zuen komunitate zientifikoaren salaketa: klima-aldaketaren inpaktu okerrenak saihesteko segurtasun-muga gainditu egingo da (batez besteko tenperatura globalaren 1,5 gradu igotzea). Baina ipar globaleko inperialismoak beste opari eder bat egin die bere petrolio-enpresei, eta herritarrak kondenatu bero-bolada, sute, uholde eta heriotza gehiagotara. Agintarien klase politikoa ez da gai izan ezta orain arteko jarrerari eusteko ere: politikoki zuzena izan, paper gainean neurri handi-mandikoak idatzi, milioi batzuk harat eta honat bideratu, eta sisteman sakoneko aldaketarik ez ezartzea, hurrengo gailurrera heldu arte. Ezta hori ere.
Argazkia: Greenpeace-ren protesta COP31ko bilkura areto batean. Khalil Hamra / AP
Testua: Axier Lopez


