Pelikuletako kontua dirudi, baina ez da Hollywood, Leioa (Bizkaia) da. ‘Maputxe’-k, 62 urteko kurdu batek bi aste daramatza Artatzako parkeko arbola batean bizitzen, arbola hori eta inguruko ehunka zuhaitz bota ez ditzaten. Antza, aireportu, trenbide, metro eta errepide nahikoa ez eskualdean eta itsasadar azpiko tunel bat gehitu nahi dute, eta herriko berdegune bakarrean atera horren ahoetako bat. Han ez da geratuko ez parke, ez arbola, ez bizitza. Horregatik, bizitzaren alde eta kapitalaren kontra gorputza jarrita, gudan ari da Maputxe, ekogudan: antzinako moldeetan egindako borrokak lagunduko ahal du suntsipen mota berriak gerarazten.
Argazkia: Hibai Agorria / ARGIA CC BY-SA
Testua: Maria Ortega


