Munduak ez du ehunka milaka euroko auto hegalaririk behar. Baina horrek ez du axola. Gizon zuri mega aberatsentzat sorturiko azken kapritxoa hedatu dute Mendebaldeko hedabide nagusiek masiboki. Inoiz halakorik izateko aukerarik (eta beharrik) izango ez duenak hortaz hitz egin dezan, gehiengoa itsutu dezan gutxiengoaren lilurak. Bitartean, Italian, Frantzian, Portugalen, Belgikan, Danimarkan, Albanian… edota Iruñean, bizitza bizigarrien alde eta auto horren sortzailea bezalako faxisten aurka milaka eta milaka herritar ari dira kalean protestan.
Argazkia: Tesla
Testua: Axier Lopez


