Utzi eta lagundu

Euskal Herria azpiratzen duten bi estatuetan azken aldiko musika politiko orokorrak dio eskuin muturra aurki izanen dugula boteregune nagusietan eserita. Abascal barne ministroa eta Bardella presidente. Eta naski, horren erruaren zati nagusia: gazteena. Berekoiak dira, ez dira borrokatzen, egun santu guztia pantailari begira scroll betean… eta horrela. Baina hara non bi estatu horien hiri gehienetan, hezkuntza eta etxebizitza eskubidea mehatxupean ikusita, botere politikoa baldintzatzea lortu dutela oso egun gutxian herritarrek. Eta horien artean zeintzuk dira nagusi? Gazteak horiek beraiek. Eta urrun joan gabe ere, hemen, asteburu honetan indar erakustaldia erakutsi du gazte mugimendu sozialistak, Elizondon. Agian ilea urdintzen ari zaigunok, hauteskundeen norantza erabakitzen ei dugun ustezko klase ertainekook, kexatu beharrean, alboratu, lagundu, eta gazteak bakarrik, libre, uztea ez litzateke sobera izanen.

Argazkia: Parisko Errepublikaren Monumentua protestan ari diren gaztez josita. Véronique de Viguerie / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.